Martxoaren 25, 26 eta 27an, online eskainiko da Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdia

Atzera

Martxoaren 25, 26 eta 27an, online eskainiko da Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdia

Huhezinema 2020 online

Martxoaren 25, 26 eta 27an, online eskainiko da Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdia

Sorpresaz beteta dator Huhezinema 2020 online jaialdia: proiekzioak, hitzaldiak, FILMIN plataformarako harpidetzen zoketak eta, behin jaialdia amaituta, plataforma horretan filmak ikusteko kanal propioa.

2020·03·23

$titulo.getData()


Covid19 birusaren pandemia dela eta, online egingo da aurtengo Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiaren 13. edizioa (www.huhezinema.eus). Oraingoan, martxoaren 25ean hasi eta 27ra arte luzatuko da Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko 4. mailako ikasleek antolatzen duten jaialdia.

 

Jaialdiaren 13. edizioa honetan, era birtualean eskainiko dira proiekzioak, hitzaldiak eta masterclass-eak. Gainera, FILMIN plataformarako hilabeterako hainbat harpidetza zozkatuko dute. Izan ere, ikasle antolatzaileek hitzarmena sinatu dute FILMIN ikus-entzunezko plataforma ezagunarekin eta, harpidetzak zokatzeaz gain, Huhezinema jaialdiak kanal propioa izango du plataforma horretan, hilabetez, hain zuzen ere, martxoaren 28tik apirilaren 28ra.

 

Ikusleek oso modu errazean jarrituko ahal izango dute online jaialdia. Horretarako, hiru aukera eskaini dituzte antolatzaileek: Twitch, YouTube eta Instagram. Kanal horiek irekita egongo dira egitarauan zehazten diren orduetan. Hautxek dira kanal horien helbideak:

EGITARAUA

Astezkena 25

  • 17:00 – Mursego (musikari eibartarraren hitzaldia musikari gisa zinemarekin egindako kolaborazioetaz. Amama, Akelarre edo Arzak filmen soinu banden sortzailea).
  • 20:30Napardeath (Napardeath-ek (2019) Ataun of the Dead trilogia ixten du, Katihotsak Logia Kultur Elkarteak 2012an Ataun of the Dead filmarekin hasi eta 2014an jarraitu zuten Joxean’s hil eben-ekin).
  • 22:00 – “Sesion golfa” (Beldur eta Fantasiazko film laburrekin streaminga. Huhezinemaren aurreko edizioetako hautaketa eta Donostiako Fantasia eta Berdurrezko Jaialdiaren nazioarteko harribitxiak).

Osteguna 26

  • 11:30 – MU Ikasleen Saila I (Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioa Graduko Ikasleen film laburrekin streaminga eta ikusleen botoa).
  • 17:00 – Paul Urkijo (Errementari filmaren zuzendariak, fantasia eta beldurrezko zinemaren inguruko masterclass bat emango du bere filmaren sormen prozezuan murgilduz).
  • 19:00 – Instagramen zuzenean kontzertua: Idoia Begiaga.
  • 20:30 – MU Ikasleen Saila II (errepikapena).

Ostirala 27

  • 17:00 – Sail Ofiziala (finalisten emanaldia streamingean eta ikusleen botoa).
  • 20:00 – Sari banaketa.
  • 20:30 – Instagramen, zuzeneko DJ itxiera saioa: DJ AZGaubela.

Huhezinema ez da ohiko jaialdi bat, esan bezala, irakasleen laguntzarekin eta graduko Kultur ekitaldien antolaketa izeneko proiektuaren barruan, Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko 4. mailako ikasleek antolatzen dute sariketa. Aurten, 16 laguneko talde batek antolatuko du online egingo den jaialdia.

Oraingo edizioan, ia 5.000 euro inguru banatuko dituzten irabazleen artean. Bi sail nagusi ditu aurtengo edizioak: Sail Ofiziala eta MUko Ikasleen Saria. Gainera, lehiaketak emango ditu beste bi sari Mundukide Saria eta, aurtengoa 13. edizio dela eta zenbaki “beldurgarria” dela balitatuta, La Horrorosa izeneko saria.

Egungo egoera konponduz gero, antolatzaileek ez dute bazertzen, maiatza aldean, aurrez aurreko emanaldia edo sari banaketa antolatzea Aretxabaletako Kultur-Etxean.

INFORMAZIORAKO ETA HARREMANETARAKO

www.huhezinema.eus

Mikel Carrillo – Prentsa arduraduna

680 97 56 17

 

Iban del Campo 

656 73 25 86

huhezinema@mondragon.edu