Itxialdi egoeran, online irakasteko dekalogoa proposatu du KoLaborategiak

Atzealdea

Itxialdi egoeran, online irakasteko dekalogoa proposatu du KoLaborategiak

KoLaborategia

Itxialdi egoeran, online irakasteko dekalogoa proposatu du KoLaborategiak

Gizarte Digitalerako Hezkuntza eta Komunikaziorako laborategiko lagunek Koronabirusa dela eta etxetik ari diren iraskasleentzako inspiratzailea eta lagungarria izan daitekeen dekalogoa sortu dute.

2020·03·30

$titulo.getData()


KoLaborategia Gizarte Digitalerako Hezkuntza eta Komunikaziorako laborategiak dekalogo bat sortu du langungarria izan nahi duena online hezkuntza hedatu den itxialdi egoera honetan. Jabeturik online irakaskuntza dekalogoan jasotakoa baino asko gehiago dela, Covid-19ak bultzatutako moldaketa-prozesu azkar honetan, neurri ahalik eta lasaigarri eta erabilgarrienak proposatzen saiatu da KoLaborategiko lantaldea.

 

10 puntuko dokumentuan, Humanitate eta Hekuntza Zientzien Fakultateak bultzatutako KoLaborategiak bildu nahi izan ditu, modu xumean, hainbat irodokizun egun hauetan etxetik ari den irakasleentzat. Gainera, gaiarekin lotutako zenbait baliabide ere bildu dituzte.

 

ONLINE IRAKASKUNTZA, ITXIALDI EGOERAN: DEKALOGOA

  1. Ez beldurtu. Egoera egun batetik bestera aldatu da, baina on-line ingurunean eta aurrez aurrekoan irakasle gaitua zara eta erronka honi aurre egiteko prest zaude.
  2. Koordinatu. Hitz egin zure modulu/maila/ikasketa bereko kideekin eta saiatu estrategia bateratu bat egiten. Bakoitzak bere aldetik eginda, ikasleak eta zu zeu gainezka egongo zara.
  3. Birdiseinatu eta moldatu. Aurrez aurreko molderako diseinatutakoari ahalik eta estuen jarraitu, baina malgutasunez. Erabili teknologia digitalen aukerak talde-lana eta ikasleen autonomia bultzatzeko.
  4. Aukeratu tresna egokiak. Ez itsutu tresna asko erabiltzearekin. Erabili Mudle zentral gisa eta baliatu tresna espezifikoak talde-lana eta komunikazioa bideratzeko, bidekonferentziak kasu.
  5. Pentsatu komunikazio-ereduan. Benetan aldatzen dena horixe da: komunikatzeko modua. Baliatu foroak, grabatutako bideoak eta posta elektronikoa komunikazio asinkronorako eta bideokonferentziak komunikazio sinkronorako.
  6. Azaldu dinamika ikasleei. Birdiseinua, moldaketak, tresnak eta komunikazioa argi dituzunean, argitu ikasleei nola egingo duzuen lan. Aldatu baino, on-line ingurunearen protagonismoa da indartu dena.
  7. Bermatu zure presentzia. Irakasleon presentzia ez da soilik bideokonferentzia magistralen bidez bermatu behar. Talde-tutoretzak, bakarkako tutoretzak edo lan-saioak egitea… aukera dira ere bideokonferentzia bidez. Ez ahaztu mezuek garrantzi handiagoa dutela orain.
  8. Eguneratu beharren arabera. Birdiseinuak eta moldaketak eginda ere, inoiz on-line aritu izan ez bazara, baliteke eguneratzen ibili behar izatea, zure estrategia guztiz finkatu arte. Eguneraketa horretan, ikasleen beharrez gain zureak ere kontuan hartu behar dituzu.
  9. Eskatu behar duzun laguntza. Zorionez, on-line irakaskuntzan eskarmentua duten profesionalak ditugu gure artean. Elkarri laguntzeko gaude, beraz, ez izan lotsarik laguntza eskatzeko orduan: diseinu didaktikoarekin, moldaketekin, tresnekin edo komunikazioarekin.
  10. Ebaluatu egindakoa eta ikasitakoa. Modulua amaitzean edo ezohiko egoera hau konpontzean, ez ahaztu online irakasle gisa egindakoa ebaluatzeaz: pentsatu zer joan den ondo, zer hobetu daitekeen… zer ikasi duzun, azken finean.

 

BALIABIDEAK