Berriak
Master berria UEU eta Eusko Ikaskuntza erakunde kolaboratzaileekin batera, Euskal kulturaren eragiletzan master berria aurkeztu du Mondragon Unibertsitateak 2023·05·25
Eskoriatzako campusean egindako bilkuran, parte hartu dute masterreko koordinatzaileak eta erakunde laguntzaileen ordezkariek: Aitor Bengoetxea UEUko zuzendariak eta Ana Urkiza Eusko Ikaskuntzako lehendakariak.
Ikus-entzunezko Komunikazioa Ikus-entzunezko Komunikazioa graduari buruzko podcast-a egin du 4. mailako ikasle talde batek 2023·05·24
Bost ataletan, ikasleek jorratu dituzte gradu barruko zein kanpoko kontuak eta egin dute etorkizunari buruzko gogoeta.
3Kimu proiektua 3Kimu proiektuak aukeratu ditu bederatzi lan finalistak 2023·05·22
Publiko egin dituzte Arizmendi ikastolak, Lea Artibai ikastetxeak, Politeknika Txorierrik eta Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak sustatutako erronkaren azken fasera igaro diren bederatzi proiektuen izenak. Ekainaren 5ean, sari banaketa ekitaldia eta itxiera topaketa egingo dute Eskoriatzako campusean.
Hezkuntza Testuinguru eleaniztunetako alfabetatzea aztertzeko biltzarra antolatu du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak Bilbon 2023·05·19
Etxeko hizkuntzan ikasi gabe aurreikusitako emaitza akademiko eta pertsonala lortzen duten ikasleen alfabetatzea aztertuko dute biltzarrean.
Jardunaldia Mondragon Unibertsitateak hezkuntza digitalaren erronkak eta aukerak aztertu ditu jardunaldi batean Bilbao AS Fabrik campusean 2023·05·16
Partaide izan dira Amaia Arroyo Sagasta, Mondragon Unibertsitateako Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko irakasle eta ikertzailea, eta Cristina Sánchez Romero, Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionaleko (UNEDeko) irakasle eta ikertzaile aditua.
Rankinak Mondragon Unibertsitatea, egresatuen laneratze datuak direla eta, 9. postuan dago estatu mailan 2023·05·16
Euskal Herriko unibertsitateen artean, lehenengo tokian azaltzen da.
3Kimu proiektua Ireki dute epea bozkatzeko 3Kimu proiektuko bideo onenak 2023·05·10
Bideoen bitartez, MONDRAGON ezagutza dibisioko Arizmendi ikastola, Lea Artibai ikastetxea eta Politeknika Txorierriko ikasleek erantzun diote hurrengo erronkari: "Nola babesten ditugu gauzak eta pertsonak talketatik?". Lan bozkatuenak irabaziko du lehiaketako publikoaren saria.
Jardunaldia Hezkuntza digitalak dakartzan erronka eta aukerei buruzko jardunaldia, Bilbon, maiatzaren 16an 2023·05·04
Bilbao AS Fabrik-en egingo den ekitaldian, modu positiboan jarriko da fokua digitalizazioak hezkuntzari eskaintzen dizkion aukeretan.
Solasaldia Joseba Sarrionandia, Olaia Inziarte, Oihana Iguaran eta Mattin Irigoien partaideekin, eta kulturak eta kultur ekoizpenak euskal komunitatea indartzeko zer eginkizun duten aztertu dute 2023·05·03
Parte-hartzaile bakoitzak bere lan-arloaren ikuspegitik heldu dio gaiari -musika, literatura, antzerkia edo bertsolaritza-, eta esperientzia pertsonalak partekatuko ditu bere diziplina artistikoei buruz duen ikuspegiarekin. Solasaldia baliatu dute Euskal Kulturaren Eragiletzako master berria aurkezteko.
Prestakuntza hezkuntza Ikaskuntza erraztearekin eta hezkuntza-berrikuntzarekin lotutako prestakuntza eskaintza berria 2023·05·02
2023-2024an, iraupen eta gai desberdinetako ikastaro eta formazio bereziak eskainiko ditugu hezkuntzako profesionalei zuzenduta.
Kooperatibismoa Ekonomia sozial eta solidarioaren UNESCO katedra aurkeztu dugu 2023·04·27
El acto de presentación se ha llevado a cabo en Santa Marta, Colombia; en el acto ha participado el rector de Mondragon Unibertsitatea, Vicente Atxa.
Hitzarmena Kirol arloko ikerketa, garapena eta berrikuntza bultzatzeko, hitzarmena sinatu dute Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak eta Arrasate Rugby Taldeak 2023·04·26
Lankidetza proiektuaren helburua da ART-eko talde inklusiboko jokalari, dinamizatzaile, entrenatzaile eta gurasoei laguntzeko eta orientatzeko metodoa eta tresnak garatzea eta ezartzea.
Jardunaldia Testuinguru eleanitzetan arloko alfabetatzeaz jarduteko, nazioarteko biltzarra Bilbon 2023·04·26
Jardunaldia egingo da maiatzaren 18an eta 19an, Bilbao Berrikuntza Faktorian, BBFn.
Lan-eskaintza Lehen Hezkuntza eta Haur Hezkuntza graduetan eskolak emateko, bi pertsona kontratatu nahi ditu Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak 2023·04·20
Pertsona aukeratuak berehala hasiko dira lanean. Curriculumak jasotzeko epea maiatzaren 2an bukatuko da.
Arantzazulab Arantzazulab-ek eta hiru euskal unibertsitateek elkarlanean demokraziari buruz egindako ikerketaren lehen emaitzak aurkeztu dituzte 2023·04·19
Demokrazia beste edozein erregimen politiko baino hobea dela dio 10 herritarretik 9k.
Solasaldia Joseba Sarrionandia, Olaia Inziarte, Oihana Iguaran eta Mattin Irigoienen solasaldia, apirilaren 26an, Eskoriatzako campusean 2023·04·19
“Kultura herrigilea, euskararen eragilea” izeneko solasaldia eskainiko dute, apirilaren 26an, punta-puntako lau euskal sortzailek: Joseba Sarrionandia idazleak, Olaia Inziarte kantariak, Oihana Iguaran bertsolariak eta Mattin Irigoien antzerki idazleak. Eskoriatzako campusean egingo den ekitaldia irekia da, baina interesatuek aldez aurretik izena eman beharko dute.
Komunikazio Campusa Unai Portilla: “Komunikazioaz, modu dibertigarrian aritzeko aukera da Komunikazio Campusa” 2023·04·18
Komunikazio Campusa antolatu dute hirugarren urtez Mondragon Unibertsitateak eta Goiena Komunikazio Taldeak. Uztaileko lehen astean egingo da, Aretxabaletan. Izen-ematea zabalik da. Xehetasunak eman ditu Komunikazio Campuseko koordinatzaile eta Mondragon Unibertsitateko irakasle Unai Portillak.
InclusiPHE proiektua Podcast berria eskuragarri, ikasle ez-tradizionalek goi-mailako hezkuntzako erakundeetan parte-hartzea sustatzeko 2023·03·29
Podkast-a InclusiPHE (Inclusive Engagement of Non-Traditional Students in Professional Higher Education) nazioarteko ikerketaren emaitza da, eta integratzaile izateko erakundeek jarraitu behar dituzten estrategiak nabarmendu nahi ditu.
Duala DualECAren seigarren sinposioak ikastetxeetako irakaskuntza duala izan du ardatz 2023·03·28
Dual modalitatea Hezkuntza graduetan lantzen duten unibertsitateen arteko sinposiuma egin dute Eskoriatzako campusean. Seigarren edizio honetan jorratu duten gaia: ‘Askotariko dual/alternantzia esperientziak ezagutzen: indarguneak eta erronkak’.
Material didaktikoa Izaro Arruti eta Sandra Prieto masterreko ikasleek egindako hezkuntza soziolinguistikorako materialen bilduma, sarean jarri du Soziolinguistika Klusterrak 2023·03·20
Soziolinguistika Klusterrak, Ikastolen Elkarteak eta Humanitate eta Hekuntza Zientzien Fakultateak landu dute bildumaren online datu-basea, Izaro Arruti eta Sandra Prieto masterreko ikaslek egindako lana oinarri hartuta.
Rol berriak hezkuntzan Parte-hartzea aktibatzea, kolektibitateari arreta ematea: ikastetxeetan berrikuntza-proiektuak diseinatzeko gakoak 2023·03·14
Mondragon Unibertsitateak eta TeamLabs-ek ikastetxeetako arduradunei zuzendutako hiru jardunaldi antolatu dituzte, hezkuntza-proiektu berritzaileen diseinuan sakontzeko. Lehenengo saioa Bilbao AS Fabrik-en egingo da, apirilaren 22an. Sarrera doakoa izango da, baina aldez aurretik gonbidapena beharko da.
Conexão Mundo Iritsi dira Brasilgo Lanbide Heziketako 28 irakasleak egonaldi akademikoa egitera Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatera 2023·03·13
Lau astez, prestakuntza jasotzeaz eta titulu amaierako proiektua aurreratzeaz gain, hainbat erakunde eta enpresa bisitatuko dituzte.
Arikala proiektua 'Arikala', ikasleen artean lagunarteko euskara sustatzeko ikerketa-ekintza berritzailea 2023·03·10
Egitasmo berritzaile honen bidez, ikasleei hizkera informalak euskaraz garatzeko tresnak eta estrategiak emango zaizkie. Ondoren, esku-hartze horiek duten eragina neurtuko da.
Hitzaldia ‘Pinchazos, fantasmas y cero rock & roll’ hitzaldi irekia eskainiko du Laura Macaya-Andrések Eskoriatzako campusean 2023·03·06
Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak antolatutako hitzaldia izango da, martxoaren 22an, 18:00ean hasita. Ekitaldia dago irekita publiko guztiari.
Duala DualECA 6. sinposiumaren baitan, jardunaldi erekia antolatu dugu martxoaren 23an 2023·03·01
Dual modalitatea Hezkuntza graduetan lantzen duten unibertsitateen arteko sinposiuma antolatu dugu Eskoriatzako campusean. Seigarren edizio honetan jorratuko dugun gaia: ‘Askotariko dual/alternantzia esperientziak ezagutzen: indarguneak eta erronkak’.
Lehiaketa ‘GipuzkoHarrok’ bideo lehiaketa: etorkizuneko Gipuzkoa irudikatzen 2023·02·27
‘Nolakoa izango da etorkizuneko gipuzkoarron enplegua?’ gaia landuta, 2023ko ekainaren 9a arte egongo da irekita bideoak aurkezteko epea.
Master berria Euskal kulturaren eragiletzan master berria jarriko du abian Mondragon Unibertsitateak 2023·02·24
Masterra hurrengo ikasturtean hasiko da, urrian. Masterrak prestatuko ditu profesionalak lan egiteko hezkuntza arautuan, ez aratuan eta tokian tokiko kultura eragiletzan edota udal eta erakunde publikoetan.
Orientatzaileen jardunaldia Martxoaren 10ean, ikastetxeetako orientatzaileei zuzendutako jardunaldia: Humanitateetako ikasleen orientazioa eta etorkizuneko lanbideak 2023·02·23
Jardunaldia egingo da Bilbao AS Fabrik-en, Zorrotzaurren, 11:00etan hasita. Dagoeneko irekita dago izen-ematea.
Prestakuntza Datorren martxoaren 17an hasiko da ‘Hezkuntza proiektuen diseinuetan espezializazioa, errazte estrategikotik abiatuta’ ikastaroa 2023·02·21
Ikastaroak izango ditu aurrez aurreko lau workshop Zorrotzurren, Bilbao AS Fabriken.
Nazioarteko mugikortasuna Atzerriko 19 ikasle etorriko dira Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatera udaberriko nazioarteko programa egitera 2023·02·13
Bederatzi herrialde desberdinetatik etorritako ikasleek egingo dute Komunikazio eta Hezkuntza programak.