Ikasketa amaierako ekitaldia egin du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak Bilboko Euskalduna Jauregian
Ikasketa amaierako ekitaldia egin du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak Bilboko Euskalduna Jauregian
Ikasketa amaierako ekitaldia egin du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak Bilboko Euskalduna Jauregian
Ekitaldian parte hartu zuen gradua eta masterra bukatu duten 288 ikaslek. Denetara, 1.400 gonbidatu inguru bildu dira Bilboko Euskalduna Jauregian egindako emanaldian.
Ekainaren 27an, ikasketa amaierako ekitaldia egin zuen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak Bilboko Euskalduna Jauregian. Oroigarri banaketa ekitaldian parte hartu zuten gradua bukatu duten 288 ikaslek eta eskolak emateko gaitzen duen eta masterretako 40 ikaslek. Bildutako ikasleetatik 139 ikasle dira Lehen Hezkuntzakoak; 56 ikasle Haur Hezkuntzakoak, 24 ikasle Humanitate Digital Globalak graduko lehen promoziokoak eta, azkenik, 45 ikasle Ikus-entzunezko Komunikazioa gradukoak. Guztira, Bilboko ekitaldian bildu ziren 1.000 bat lagun ikasle, irakasle eta senideak kontuan hartuta.
Ane Zuazubiskar irakasleak aurkeztu zuen ekitaldia; bertan parte hartu zuten Vicente Atxa Mondragon Unibertsitateko errektoreak eta Nagore Ipiña Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko dekanoak. Idoia Asurmendi musikariaren esku egon zen ikuskizun nagusia; aramaioarrak lau kantu jo zituen taula gainean. Oroigarria jaso eta taldeko argazkiak egiteaz gain, zenbait ikaslek ikasketen inguruko bizipenak, mezuak eta bideoak partekatu zituzten.
Oroigarri gisa, graduatu eta master berriek jaso zuten Yera Sanchez eta Mikel Etxaburu irakasleek elkarlanean egindako lamina. Ekitaldiaren amaitzeko fotocall-a egon zen.