Poster Eguna eginda, Gradu Bukaerako Lanak aurkeztu dituzte Humanitate Digital Globalak graduko ikasleek
Poster Eguna eginda, Gradu Bukaerako Lanak aurkeztu dituzte Humanitate Digital Globalak graduko ikasleek
Poster Eguna eginda, Gradu Bukaerako Lanak aurkeztu dituzte Humanitate Digital Globalak graduko ikasleek
Poster Egunean Gradu Bukaerako Lanak aurkeztu dituzte Humanitate Digital Globalak graduko bigarren promozioko ikasleek. Gradu Bukaerako Lanak egin dituzten erakundeetako ordezkariekin batera, ikasleekin izan dira Carolina Gutierrez, Eider Aldape eta Carlos Askunze.
Gradu Bukaerako Lanetan garatutako proiektuak aurkeztu dituzte Humanitate Digital Globalak graduko ikasleek, Bilbao AS Fabriken antolatu den Poster Egunaren barruan. Hamabi ikaslek aurkeztu dituzte haien lanen emaitzak ekitaldian. Humanitate Digital Globalak graduko bigarren promozioko ikasleak izan dira, hain zuzen ere, aurkezpena egin dutenak.
Hauek dira Humanitate Digital Globalak graduko ikasleek aurkeztu dituzten lanak:
- Unai Celaya Barrenechea Etorkinek Bizkaiko Lurraldean kirol egokituan sartzeko duten irisgarritasunaren analisia
- Uxue Barrutia Ezpeleta Lehiatzeko inklusioa: Inklusioaren eta lehiakortasunaren binomioa Euskal Autonomia Erkidegoko garapenean
- Ekain Mendiola Ardanza Urdaibai eta garapen jasangarria. Eskualde garapanerako esperientzia Biosfera erreserban
- Aiala Lezika Herrero Auzo narratibak jasotzearen garrantzia: Deustuko erriberaren kasua aztertuz
- Naiara Amenabar Moya Euskarazko LLMen portaera soziala: estereotipoen hautematea eta ebaluazio automatikoa
- Urko Illia Retegi Urkola Unibertsitateko kafetegia guneak berpentsatuz: Mondragon Unibertsitateko Dock espazioaren kasu azterketa
- Jare Rodriguez Zabala Euskal kulturaren transmisioa dantzaren bitartez: Kukairen proposamena
- Maialen Borrero Ahedo AA sistemak eta ESK: Adimen Artifizial sistemen inplementazio estrategikoa, Balio Korporatiboekin lerrokatua
- Idoia Aresti Mendez Aresti Euskal Herriko sustraiak Estatu Batuetako komunitatean sustatzen: “Euskara munduan” programa inplantatzen
- Naroa Barriola Goikoetxea Garapen Sozioekonomikorako programaren azterketa. Mundukide Fundazioak Etiopian bideratutako Garapenerako programaren bazterketaren analisia
- Miren Pascual Beltran de Heredia Eragile sozialen eragina garapen jasangarrian eta etorkizunerako Plan estrategikoa Zehar-Errefuxiatuekin elkartearen kasuan
- Nabil Kaoutli Sainz EH Bilduren hazkundea aztertzen Ultra-eskuinak gora egiten duen testuinguruan
Carolina Gutierrez, Eider Aldape eta Carlos Askunzeren solasaldia
Ikasleak Gradu Bukaerako Lanak egiteko aritu diren erakundeetako ordezkariekin batera, Carolina Gutierrez Bilboko Udalaren Bilbao Ekintza Garapen Ekonomikoko Sozietateko Arte, Teknologia eta Diseinuko arduradunak, Eider Aldape Mondragon Unibertsitateko Diseinu Industrialean graduatua eta Maraka laborategiaren sortzaileetako bat eta Carlos Askunze Mundubat Fundazioan eta ikerketa eta difusioa egiten duen Betiko Fundazioko kideak hartu dute parte.
Mahai-inguruan aipatu den lehentasunetariko bat izan da herritarrek urrunegi ikus ditzaketen instituzioak hurbiltzeko beharra, non zubigile lana egiten duten erakundeek rol garrantzitsua izan behar duten konfiantza eta enpatia espazioak sortzerako orduan.
Humanitate Digital Globalak
Humanitate Digital Globalak graduan eragile sozialekin eskuz esku, erronketan oinarritutako metodologia aktiboekin ikasten dute ikasleek, nazioarteko egotaldiak, azken joerak, adituen bisitak eta praktikak eta proiektuak enpresa eta erakundetan tartekatuz.
