Aretxabaletako Basotxo Jubilatuen Elkarteak Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak antolatutako bigarren prestakuntza lantegian parte hartu du

Atzealdea

Aretxabaletako Basotxo Jubilatuen Elkarteak Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak antolatutako bigarren prestakuntza lantegian parte hartu du

Bizi osorako ikaskuntza

Aretxabaletako Basotxo Jubilatuen Elkarteak Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak antolatutako bigarren prestakuntza lantegian parte hartu du

Saioak uztailaren 16an eta 18an egin dira, bizi osorako prestakuntza proiektuaren barruan. Bizi osorako ikaskuntzari buruzko saio batean eta sare sozialei buruzko beste batean parte hartu dute Aretxabaletako Basotxo erretiratuen elkarteko kideek.

2025·07·18

$titulo.getData()


Basotxo Jubilatuen Elkarteko kideek parte hartu dute Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Fakultateak Aretxabaletako campusean antolatutako prestakuntza lantegian. Uztailaren 16an eta 18an egin da adinekoei zuzendutako lantegia, bizitza osorako prestakuntza proiektu pilotuaren barnean. Bigarren aldia da horrelako ekimen bat egiten dela. Izan ere, otsailean, Olazar Jubilatuen Elkarteak parte hartu zuen Eskoriatzako campusean egindako lantegian.

 

Oraingo honetan unibertsitateak etengabeko prestakuntzarako gune bezala eskaintzen dituen aukerak aztertu dira lehen saioan; bigarrenean, aldiz, Sare sozialak: mundua ehuntzeko eta ulertzeko baliabide digitalak gaia jorratu da.

 

Adinekoentzako programa

Mondragon Unibertsitatearen 2025-2028 aldirako Plan Estrategikoak adinekoentzako programa aurreikusten du. Erronka nagusiak bizitza osoko ikaskuntzarako eta ikerkuntzarako fakultatea eta etorkizuneko testuinguruei erantzungo dien erakundea izatea dira.

 

Helburu hori lortzeko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak garapen akademikora eta profesionalizaziora bideratutako 60 urteko curriculuma diseinatu du. Graduko prestakuntza, aurretiazko bizi esperientziak eta ibilbide akademikoak eskainitzea da helburua.

 

 

Basotxo erretiratuen elkartea Aretxabaletan

Unibertsitatea baino gehiago gara