Anje Arlanzon eta Asier Corchete Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko ikasleek irabazi dute Euspot 2025eko sari nagusia

Atzealdea

Anje Arlanzon eta Asier Corchete Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko ikasleek irabazi dute Euspot 2025eko sari nagusia

Euspot 2025

Anje Arlanzon eta Asier Corchete Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko ikasleek irabazi dute Euspot 2025eko sari nagusia

Joan den ostegunean egin zuten sari banaketa ekitaldia Aretxabaletan. lehiaketako 14. edizio honetan, 119 spotek hartu dute parte.

2025·06·16

$titulo.getData()


Ekainaren 12an, Aretxabaletako Arkupe Kultura-etxean egindako sari banaketa ekitaldian eman ziren jakitera euskarazko Euspot lehiaketako irabazleen izenak. 14. edizioko sari nagusiaren irabazleak izan dira Anje Arlanzon eta Asier Corchete Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko ikaslea, Bide desberdinak, helmuga bera lanarekin.

 

Bestalde, Mondragon Unibertsitateko ikasleek aurkeztutako spot onenaren saria jaso du Zure laguna delako, eta punto lanak; lan horren egileak Usoa Zulueta eta Gorka Granado Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko ikasleak dira.

 

Oraingo edizioan, laguntasuna izan dute hizpide lehiaketakako parte-hartzaileek. Guztira, 119 lan aurkeztu dira lehiaketara, horietatik 97 lehiatu dira 18 urtetik beherakoen sailean eta beste 22 lanak sail nagusian.

 

Euspot lehiaketako antolatzaileak dira Aretxabaletako Udala, Arteman Komunikazioa, Arizmendi Ikastola eta Mondragon Unibertsitatea. Aurtengo babesle nagusia izan da Eusko Jaurlaritza, eta Bai euskarari Elkartearen eta Music Library-ren laguntza jaso du.

 

PALMARESA

Irabazle nagusiak: Bide desberdinak, helmuga bera

Egilea: Anje Arlanzon eta Asier Corchete.

Mondragon Unibertsitateko ikasleen saria: Zure laguna delako, eta punto

Egileak: Usoa Zulueta eta Gorka Granado

Publikoaren saria: Ereindakoa lo(re)tuz

Egileak: Xabi Gomez, Naia Vallejo, Harkaitz Gorostiaga eta Irati Pineda

 

Musika sinkronizazio onenaren saria: Elkarrekin dena lortu dezakegu!

Egileak: Uxue Lasa, Nerea Garmendia eta Klara Ketteler

 

Gazteen saria: Laguna, beti lagun

Egilea: Josu Arrizabalaga Aizpurua

Arizmendi saria: Laguntasunak ez du mugarik

Egileak: Mikel Etxeberria eta Enaitz Garitaonandia

 


Unibertsitatea baino gehiago gara