‘Manttalingo alaba’ ikuskizuna Eskoriatzako klaustro berrituan

Atzealdea

‘Manttalingo alaba’ ikuskizuna Eskoriatzako klaustro berrituan

Ekitaldia

‘Manttalingo alaba’ ikuskizuna Eskoriatzako klaustro berrituan

Ekainaren 13an, ostiralez, arratsaldeko 18:00etan egingo da ekitaldia Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Eskoriatzako campuseko Dorleta eraikineko klaustroan. 2024-2025 ikasturtean berritu da klaustroa, eta ‘Manttalingo alaba’ ikuskizuna izango da bertan egingo den lehen ekitaldia.

2025·06·10

$titulo.getData()


‘Manttalingo Alaba’ ikuskizuna, Mikel Etxaburu idazle eta Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko irakasleak izenburu berarekin idatzitako poema liburuan oinarritutako emanaldi musikatua da. Ordubetez, Saturrarango emakume kartzelan gertatutakoak oroitu eta aitortza egitea da emanaldiaren azken xedea. Emanaldian kantua, musika eta errezitaldia uztartzen dira. 2023an Gasteizko Ernestina de Champourcin poesia lehiaketa irabazi zuen Mikel Etxaburuk, eta hala, Pamiela argitaletxearekin argiratu zuen poema liburua.

 

Ikuskizunean, Nerea Zuloaga, Irina Álvarez eta Jon Gardokik hartzen dute parte Etxabururekin batera, eta horrela azaltzen dute emanaldian bildu dutena: “Gela hezeetan gertatukoak gure gogoan oihartzun egin dezan idatzi eta kantatuko dugu. Oroituko ditugu Saturrarango kartzelan ito ziren emakumeen ekaitzak eta labarrak. Orain udatiarrek autokarabanak aparkatzen dituzten toki berean egon ziren gatibu 4.000tik gora emakume. Itsasoak denen izenak dakizki. Banaka-banaka oroitzen ditu han hil ziren 166 andra, haur eta gazte. Oroitzen ditu errudun sentitzen delako, ez zelako oldartu arroken kontra, eta horren ordez, hildako haurren izenak ezabatu zituelako, olatuz olatu eta malkoz malko. Manttalingo alaba poema liburua oinarri hartuta, haien izenak ikasiko ditugu, oroitu eta aitortza egingo diegu”.

 

Eskoriatzako klaustro berrituko lehen ekitaldia

2024-2025 ikasturtean birmoldaketa lanak egin dira Eskoriatzako campuseko eraikin historikoan, instalazioak modernizatzeko eta ondare historiko gisa katalogatutako eraikin horren kontserbazioa bermatzeko. ‘Manttalingo alaba’ ikuskizuna izango da lanak egin ostean bertan egingo den lehen ekitaldia. Lehen fasean, gune administratiboak berrantolatu ziren, baita harrera, idazkaritza akademikoa, dekanotza eta komunak ere. Bigarren fasea abenduan amaitu zen, eraikinaren ebakuazioa, irisgarritasuna eta segurtasuna hobetuta: larrialdietan eraikina husteko eskailera berria jarri zen, klaustroaren zorua berdindu zen irisgarritasuna hobetzeko eta LANKI – Kooperatibismoaren Ikertegiaren egoitza (eraikin berean dagoena) birmoldatu zen.

 
 

Klaustroa


Unibertsitatea baino gehiago gara