‘Ciberproxy: ziberjazarpenaren eta jazarpenaren prebentzioa’ jardunaldia egingo dute Bilbao AS Fabriken maiatzaren 19an
‘Ciberproxy: ziberjazarpenaren eta jazarpenaren prebentzioa’ jardunaldia egingo dute Bilbao AS Fabriken maiatzaren 19an
‘Ciberproxy: ziberjazarpenaren eta jazarpenaren prebentzioa’ jardunaldia egingo dute Bilbao AS Fabriken maiatzaren 19an
‘Ciberproxy: Ziberjazarpenaren eta jazarpenaren prebentzioa’ jardunaldia maiatzaren 19an egingo da, arratsaldez. Ciberproxy proiektuaren barruan, amaierako zabalkundea egiteko jardunaldia da. Ziberjazarpenaren eta jazarpenaren prebentzioaren bueltako gaiak lantzea da asmoa.
Maiatzaren 19an, ‘Ciberproxy: ziberjazarpenaren eta jazarpenaren prebentzioa’ egingo du Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak. Jardunaldia antolatzeko lanean aritu den lantaldeak horrela azaldu du jardunaldiaren asmo nagusia: “Jazarpenaren gaiak hezkuntza arloan kezka sortu izan du aspaldidanik. Azken urteetan, teknologia digitalak medio, jazarpen horren zabalkundea edo hedapena gertatu da, eta horren prebentzioaren lanketa erronka bihurtu da”.
Ciberproxy proiektuari amaiera emateko jardunaldia da ‘Ciberproxy: ziberjazarpenaren eta jazarpenaren prebentzioa’. Proiektuaren helburu nagusia funtsa jazarpenaren eta ziberjazarpenaren prebentzioa egitea da, gamifikazioa eta metabertsoa baliatuta. Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntzan Zientzien Fakultateak kolaboratzailea da proiektuan, eta horregatik, bertan landutakoa ezagutzeko eta prebentzioaren inguruko solasaldi irekia lantzeko antolatu du jardunaldia. Helburua da proiektuan egindakoa ezagutzea eta, hortik abiatuta, solasaldi eraikitzea sustatzea askotariko profilak inplikatuta: hezkuntza berrikuntzako eta digitalizazioa lantzen duten profesionalak (Cristina Etxeandia, Berritzegune Nagusia), irakasleak (Elia Revuelta, Uribarri BHI), gurasoak eta Lehen Hezkuntzako Graduko ikasleak. Jardunaldian izena eman daiteke dagoeneko, izen-emate orria beteta.
Egitaraua
17:00-17:15 Ongi etorria eta aurkezpena
17:15-17:50 Ciberproxy proiektuaren emaitzen aurkezpena (Cristina Sánchez Romero, UNED)
17:50-18:40 Solasaldia: “Nola heldu behar diogu (ziber)jazarpenari?
Cristina Etxeandia (Berritzegune Nagusia)
Elia Revuelta (Uribarri BHI)
18:40-19:00 Itxiera eta kafea