Berriak
Mintegia Garapen-aukeren zuzentasuna eztabaidagai Bilbon 2018·02·15
Martxoaren 6an eta 7an, Bilboko Aita Lojendio 2ean, "Bestelako garapen-aukerak zuzentasunaren jomugan" izeneko mingegia egingo dute.
Goya Sariak 2018 'Handia' filmeko Eneko Sagardoy ikasle ohia eta Aitor Arregi eta Andoni de Carlos Mondragon Unibertsitateko irakasleak irabazle Goya Sarietan 2018·02·05
Eneko Sagardoy Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioa Graduko ikasle ohiak irabazi du Gizonezko Aktore Onenaren Goya saria 'Handia' filmean egindako lanagatik. Aitor Arregi eta Andoni de Carlos gradu bereko irakasleek, bestalde, jaso dute, Jon Garaño eta Joxe Mari Goenagarekin batera, Oinarrizko gidoi onenaren Goya Saria. 'Handia' filmak 10 sari jaso zituen guztira.
EKINTZAILETZA SOZIALA Abian da KoopFabrikaren bigarren edizioa 2018·01·31
50 lagunek eman dute izena ekintzailetza sozial kooperatiboa eta ekonomia soziala sustatzea helburu dituen programan
ERASMUS Agur ekitaldia atzerriko Erasmus ikasleekin 2018·01·30
Pasa den ostegunean, hilak 24, bilkura antolatu zuten Eskoriatzako campusean, agur esateko atzerritik etorritako Udazkeneko Erasmus Programako ikasleei.
AURKEZPENA Hasiera ofiziala eman diote Ekonomia Solidarioan Garapenerako Kudeaketa Ekonomiko eta sozialean Espezializazio Diplomari 2018·01·24
Oraingo edizioan, Latinoamerikako zortzi herrialdetatik etorritako 16 lagunek egingo dute ikastaroa. Ikastaroa antolatu da dago Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Lanki Kooperatibagintza Ikertegiak eta Alboan Fundazioak.
Argitalpena Kalean da ‘Jakingarriak’ aldizkariaren 76. zenbakia 2018·01·23
Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak kaleratu egin du Jakingarriak aldizkariaren 76. zenbakia. Hezkuntzari buruzko aldizkariaren zenbaki berezi honetan, beste batzuren artean, gainbegiratu egiten dute fakultatearen 40 urteko historia. Aldizkaria interneten dago denon eskura.
DOKTORETZA AURREKO BEKA Amaia Lersundi izango da 2017-2018 ikasturteko doktoretza aurreko bekaren onuraduna 2018·01·19
Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Doktorego Batzordeak esleitu du 2017-2018 ikasturteko doktoretza aurreko beka: Amaia Lersundi izango da Doktoretza Aurreko Laguntzetarako Programaren esleipenduna onuraduna.
JAKINARAZPENA Gabonak direla-eta, 2018ko urtarrilaren 8ra arte, itxita egongo da Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea 2017·12·23
Gabonetako oporrak direla-eta, Fakultatea itxita egongo da 2017ko abenduaren 23tik, 2018ko urtarrilaren 8ra arte.
EKONOMIA SOLIDARIOA Latinoamerikatik etorritako 16 lagunek egingo dute Ekonomia Solidarioan Garapenerako Kudeaketa Ekonomiko eta Sozialen ikastaroa 2017·12·23
Hirugarren edizio honetan, Latinoamerikako zortzi herrialdetatik etorritako 16 lagunek egingo dute ikastaroa. LANKI Kooperatibagintzaren Ikertegiak eta Alboan Fundazioak antolatu dute ikastaroa.
PROIEKTUA Goienak eta fakultateak sustatutako euskarazko ikus-entzunezkoak bultzatzeko laborategia aurkeztu dute Tabakaleran 2017·12·15
2deo Euskarazko ikus-entzunezkoen Laborategia. Proiektua eginda dago, elkarlanean, Goiena Komunikazio Taldeko ordezkarien eta Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko ikertzaileen artean
MAHAI-INGURUA "Euskal Herriko hezkuntza hobetzeko gakoak, Hik Hasi-ren proposamena" izeneko mahai-ingurua egingo dute Eskoriatzako campusean 2017·12·14
Abenduaren 14an, ostegunarekin, hezkuntza hobetzeko gakoen gaineko mahai-ingurua antolatu du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak. Euskal Herriko hezkuntza hobetzeko gakoak, Hik Hasi-ren proposamena izenpean, bildutako adituek eztabaidatuko dute Hik Hasi aldizkarikoek, urtebetez, hezkuntza arloko eragile desberdinekin batera sortutako proposamen-txostena.
EUSPOT Aurkeztu dute Euspot lehiaketaren zazpigarren edizioa: Irudi digitala gure bizitzako harremanetanada la séptima edición del concurso Euspot: La imagen digital en nuestras vidas 2017·12·13
Gipuzkoako Foru Aldundiaren egindako ekitaldian, gaur, hilak 13, aurkeztu dute Euspot euskarazko spot lehiaketaren 7. edizioa. Aurtengo ediziorako aukeratutako gaia: 'Irudi digitala gure bizitzako harremanetan'.
SARIAK Fakultateko ikasle talde batek irabazi du bigarren saria EDIT 2017 Video Challenge lehiaketan 2017·11·30
Gainera, fakultateko ikasleek aurkeztutako bideo guztietatik lauk lortu dute 13 bideo onenen zerrendan egotea
HITZARMENA Elkarlan-hitzarmena sinatu dute Etxauzia Elkarteak eta Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak 2017·11·18
Filipe Bidart, Etxeauzia Elkarteko ordezkaria eta Begoña Pedrosa, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko decana izan dira hitzarmena sinatu dutenak.
BEKAK Masterretako ikasleei zuzendutako Ikerketa Beka 2017-2018 deialdia abian, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean 2017·11·16
Hamabi ikerketa beka aurreikusi ditu master ofizialetan matrikulatuta dauden ikasleentzat.
Sariak Hirugarren urtez, fakultateko Ikus-entzunezko Komunikazioa Graduko ikasleek irabazi dute Kameratoia rallya 2017·11·02
Mikel Irazusta, Unai Portilla y Haizea Azpilikueta izan dira lehenengo sariaren irabazleak
Formazioa 10. edizioa egingo du Kooperatibagintza Aditu Tituluak aurten 2017·10·26
Otaloran eskainiko da eta 2018ko apirilaren 20rarte iraungo du.
HITZALDIA Bruno della Chiesa hezkuntzarako neurozientzian adituak hitzaldia emango du Eskoriatzako campusean, urriaren 23an 2017·10·17
Hizkuntzalaria, ikerlaria eta Harvardeko University-ko iralaslea eta hezkuntzarako neurozientziaren bultzatzaile nagusietako bat da.
GRADUAK Hezkuntzako dozenaka ikaslek egingo dituzte praktikak eta egonaldiak atzerrian ikasturte honetan 2017·10·03
Hezkuntzako ikasle asko buru belarri ari dira formazioa hartzen hemen edo atzerrian laster egingo dituzten paktikei buruz.
Berria Fakultateko Ikus-entzunezko Komunikazioa Graduko bost ikaslek osatuko dute 65. Zinemaldiko Ikasleen Nazioarteko Topaketaren epaimahaia 2017·09·28
Aurtengo film labur berritzaileenak jasoko duen saria emateko ardura izango dute. Saria, Oronak emandako 5.000 eurokoa izango da.
Argitalpena Kalean da 2016. urteko euskarazko haur eta gazte liburu onenen gida 2017·09·20
Liburuxkak 47 orri ditu eta, bertan, ume eta gazteei zuzendutako 177 liburu aztertu eta sailkatu dira.
Berria Graduko 344 ikasle berri Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean 2017·09·18
Dagoeneko, hasi dira eskolak jasotzen Graduko ikasleak Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean.
IKASLEAK 2017-2018 ikasturteko hasiera datak Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean 2017·07·21
Eskolak irailean hasiko dira baina datak desberdinak izango dira titulazioaren eta mailaren arabera.
Título experto Abierta la inscripción para la tercera edición del Título Experto en Comunicación en las Organizaciones 2017·06·05
Hasta el próximo día 6 de julio estará abierta la inscripción en la tercera edición.
PLAZO ABIERTO Novedades en la II Edición del Curso Experto en Innovación de la Educación Deportiva 2017·06·02
El próximo día 15 de junio se abrirá el plazo de inscripción para el Curso Experto Universitario en Innovación de la Educación Deportiva.
URTEURRENA Ekitaldi eta ikuskizun ugari ospatzeko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko 40. urteurrena 2017·05·02
40. urtean euskal gizartean eragiten lelopean, ekitaldi ugari prestatu ditu Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak bere 40. urteurrena ospatzeko. Ekitaldiek sarrea librea izango dute baina, horietako batzuk aldez aurretik izena ematea eskatuko dute.
HITZALDIA Richard Gerver hezkuntza eta berrikuntza adituak hitzaldia emango du, maiatzaren 17an, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko 40. urteurrenean 2017·05·02
Hitzaldira joateko, aurrez, interneten izena eman beharko da.
TESIAK Maite Garciak bikain cum laude lortu du bere doktore tesian 2011·07·01
Uztailaren 1ean Maite Garcia Hezkuntzako irakasleak bere doktore tesia defendatu zuen Mondragon Unibertsitatearen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean, Eskoriatzan. Epaimahaiak bikain cum laude eman zion.
Berri zaharrak Berri gehiago 2010·10·18
Mondragon Unibertsitateak 2010 urtea baino lehen argitaratutako berrietara daukazu sarrera hemendik