Mondragon Unibertsitateak bere egin du koronabirusaren hedapenaren aurkako erronka, eta dagoeneko bere irakaskuntza-jarduera akademiko osoa online eskaintzen ari da

Atzealdea

Mondragon Unibertsitateak bere egin du koronabirusaren hedapenaren aurkako erronka, eta dagoeneko bere irakaskuntza-jarduera akademiko osoa online eskaintzen ari da

Covid-19

Mondragon Unibertsitateak bere egin du koronabirusaren hedapenaren aurkako erronka, eta dagoeneko bere irakaskuntza-jarduera akademiko osoa online eskaintzen ari da

Mondragon Unibertsitateko errektoreak eskerrak eman dizkie ikasleei eta Unibertsitateko langileei online ikaskuntzara azkar egokitzeko egindako ahaleginagatik eta erakutsitako lankidetzagatik, koronavirusaren hedapenaren aurkako borrokaren erronka gure eginez.

2020·03·19

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitateak eskerrak eman nahi dizkie ikasleei eta Unibertsitateko langileei online ikaskuntzara azkar egokitzeko egindako ahaleginagatik eta erakutsitako lankidetzagatik, koronavirusaren hedapenari aurre egiteko erronka gure egin baitugu.

Ildo horretan, Mondragon Unibertsitatea bere irakaskuntza-jarduera akademiko osoa online modalitatean eskaintzen ari da joan den astetik, eta une horretan, Eusko Jaurlaritzak aitortutako osasun-larrialdia dela eta, unibertsitateko ikasle guztiek beren etxetik jarraitu behar dute beren jarduera akademikoekin.

Era berean, eta Estatuko Gobernuak alarma-egoera deklaratu ondoren, Unibertsitateko langileek, AZP edo PDI izan, beren irakaskuntza- eta ikasketa-jarduera guztia telelan-modalitatean egiten dute.

Egoera horren aurrean, Mondragon Unibertsitateko errektoreak eskerrak eman nahi izan dizkie ikasleei eta Unibertsitateko langile guztiei hain denbora laburrean egindako ahaleginagatik eta osasun-larrialdiko egoera honetan ere jarduera akademikoarekin jarraitzeko aukera ematen digun lankidetza-jarreragatik.

Mondragon Unibertsitateko errektore naizen aldetik, nire esker ona eta harrotasuna adierazi nahi dizkizuet denboran labur honetan egiten ari garen aldaketa hauen aurrean erakutsi duzuen prestutasunagatik eta gure unibertsitate-jarduerarekin aurrera jarraitu ahal izateko guztiok egiten ari zareten lan handiagatik.

Eskertza hau, bere etxeetatik, erakundeetatik adierazten ari zaizkigun osasun-irizpideak errespetatuz,  beraien jarduera akademikoa jarraitzen ari diren ikasleentzat da, bai eta Unibertsitateko langileentzat ere; izan ere, langile horiei esker, gure ohiko egoerari ahalik eta gehien urbiltzen zaion errealitate bat eskura jarri digutelako.

Halaber, eskerrak eman nahi dizkiet gure ikasleen familiei, guztion artean gaindituko dugun gizarte-larrialdi honen aurrean,  gure unibertsitateari emandako ulermenagatik eta erakutsitako babesagatik.

Egoera honen aurrean, Mondragon Unibertsitateak berretsi egiten du ikasle guztien prestakuntzarekiko konpromisoa, eta bere jarduera akademikoari online eusteko gaitasuna hobetzen jarraituko du titulazio guztietan. Konpromiso horrekin batera, ahalegin berezia egingo da online emateko materialak eta metodologiak ekoizteko, eta aurrez aurreko formatuan emateko prestatutako materialak online formatura bihurtzeko, bai eta ekipamenduak, teknologia eta softwarea online erabiltzeko prestatzeko ere.

Eskerrik asko guztioi. Espero dezagun ahalik eta denbora laburrenean berriz ere gure ikasgelak, korridoreak, liburutegiak, laborategiak eta abar partekatzea.

Errektoreak, halaber, gizartearen beharrei erantzuteko egiten ari diren ahalegina aitortu nahi izan du, bai eta beren lanpostuen ezaugarriak direla-eta telelanaren bidez garatu ezin duten sektore desberdinetako pertsona guztiei herrialdearen jarduerari eusten laguntzeko egiten ari diren ahalegina ere.

Eta bereziki gogorarazi nahi izan ditu bere lanen ezaugarriengatik krisi honetan gure egunerokotasuna posible izatea ahalbidetzen duten pertsonak, hala nola elikagaien hornikuntzan, komunikazio-sistemen funtzionamenduan eta, nola ez, egoera zail honetan lehen lerroan duen eskuzabaltasunarekin borrokatzen duen osasun-sektorea.

Mondragon Unibertsitateak, beste behin ere, erantzukizun indibidualerako deia egiten du, erronka kolektibo horri heltzeko. Gure esku dago gaixotasunaren hedapenari eustea, eta Unibertsitate Komunitate osoa eta gizarte osoa gonbidatzen ditugu erakunde guztiek iradokitzen dizkiguten neurriak errespetatzera.