Idoia Lahidalga, Oihana Puertas eta Julen Urtxegi Ikus-entzunezko Komunikazioko 3. eta 4. mailako ikasleek irabazi dute Euspot-eko sari nagusia

Atzealdea

Idoia Lahidalga, Oihana Puertas eta Julen Urtxegi Ikus-entzunezko Komunikazioko 3. eta 4. mailako ikasleek irabazi dute Euspot-eko sari nagusia

EUSPOT 2020

Idoia Lahidalga, Oihana Puertas eta Julen Urtxegi Ikus-entzunezko Komunikazioko 3. eta 4. mailako ikasleek irabazi dute Euspot-eko sari nagusia

Idoia Lahidalga eta Oihane Puertasek bi sari irabazi dituzte: lehena, sari nagusia, ex equo, Julen Urtxegi aurkeztutako lanarekin batera, eta, bigarrena, Mondragon Unibertsitateko ikasleek aurkeztutako lan onenaren saria. Aurtengo edizioa oso berezia izan da: COVID-19aren ondorioz parte-hartzaileek lan guztiak etxe barruan egin behar izan dituzte.

2020·05·29

$titulo.getData()


Atzo, maiatzak 28, euspot.eus webgunean izandako onlineko ekitaldian eman ziren jakitera Euspot euskarazko spot lehiaketaren sarituen izenak. Bederatzigarren edizio honetan, bi lanek, ex equo, lortu dute sari nagusia: Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko 3. mailako Idoia Lahidalgak eta Oihane Puertasek aurkeztutako Zuk zuretzat sortu eta 4. mailako Julen Urtxegik egindako Ondo pentsatu. Gainera, MUko ikasleek eginda spotik onenaren saria ere  Idoia Lahidalgak eta Oihane Puertasek jaso dute.

Zer dago janzten dugunaren atzean? leloperan, 51 lan aurkeztu dituzte aurtengo edizioan, 18 urtetik beherakoek eginiko 24 iragarki jaso dira eta 18 urtetik gorakoek eginiko 27 spot. 

Aurtengo edizioa berezia izan da; izan ere COVID-19aren ondorioz izandako osasun larrialdia dela eta, parte-hartzaileek sormenari eragin behar izan diote eta lan guztiak etxe barruan egin behar izan dituzte.

Aipatzekoa da Publikoaren sarirako inoiz baino boto gehiago jaso direla, 2.600 bototik gora.  Publikoaren botoei esker, Beñat Abasolo eta Markel Bazanbideren Zer dago zuk janzten duzunaren atzean? izeneko spotak jaso du 500 euroko saria.

Euspot lehiaketako antolatzaileak dira Aretxabaletako Udala, Arteman Komunikazioa, Arizmendi Ikastola eta Mondragon Unibertsitatea.