“Ikaskuntzarako Rol Berriak Hezkuntzan Espezializazio Diploma” berriaren aurkezpena, online, maiatzaren 28an

Atzealdea

“Ikaskuntzarako Rol Berriak Hezkuntzan Espezializazio Diploma” berriaren aurkezpena, online, maiatzaren 28an

Hezkuntza

“Ikaskuntzarako Rol Berriak Hezkuntzan Espezializazio Diploma” berriaren aurkezpena, online, maiatzaren 28an

Webinarra zuzenduta dago euskal hezkuntza komunitate guztiari. Ekitaldia 18:00etan hasiko da.

2020·05·19

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak eta TeamLabs ikaskuntza laborategiak diploma berri bat sortu dute hezkuntza arloko profesionalentzako hurrengo 2020-2021 ikasturtean: Ikaskuntzarako Rol Berriak Hezkuntzan Espezializazio Diploma. Diploma berriaren aurkezpen-webinarra 18:00etan hasiko da.

 

Ikaskuntzarako Rol Berriak Hezkuntzan Espezializazio Diplomak bi hartzaile multzo nagusi ditu: irakasleak eta zuzendaritza-arduradunak. 

 

Izan ere, batetik, diploma zuzenduta dago Lehen eta Bigarren Hezkuntzako, akademietako, unibertsitateetako, Lanbide Heziketako eta beste ikaskuntza-esparru batzuetako irakasleak, ikasgelan metodologia eta tresna berriak txertatu nahi dituztenak. Bestetik, oso aproposa da ikastetxe arautu eta ez-arautuetako zuzendaritza-arduradunentzat: ikastetxeetan eraldaketak bultzatu nahi dituzten lidergo-kargudunak, hala nola zuzendaritzako kideak, hezkuntza-diseinu eta -estrategien arduradunak, ikasketa-buruak…

 

Programak 30 ECTS eta 750 orduko iraupena du eta oinarrian izango du lankidetzatik eta esperientzietatik abiatutako ikaskuntza-ikuspegia. Hiru arlotan dago banatuta diploma:

 

  1. Autogogoeta praktikoa, diplomako parte-hartzaile bakoitzak bere hezitzaile-identitatea garatu dezan, berrikuntza- eta errazte-estrategiak bere ibilbidean oinarrituz, bere sormen-senetik abiatuz eta estrategiak benetakotasunez garatuz.
  2. Bigarren arloa proiektua da, ikaskuntzak entrenatzeko eta sendotzeko aukera emango duena, eta, horretarako, proiektua egin eta berehala aplikatuko da: ikaskuntza-esperientziaren prototipo bat egingo da, Pertsonengan Ardaztutako Berrikuntzaren arloko printzipioetan oinarrituta eta programak aurrera egin ahala iterazioa bultzatuz.
  3. Azkenik, praktika: programan zehar, zenbait egoera erreal edo simulatu planteatuko dira, «eginez ikasteko».

 

Diplomaren egitaraua 7 modulutan dago antolatuta:

  1. Hezitzailearen rola erraztaile gisa (2 ECTS)
  2. Proiektua diseinatzea (6 ECTS)
  3. Ikaskuntza-komunitateak (2 ECTS)
  4. Lantaldeak erraztea (6 ECTS)
  5. Hezkuntza-erakundeko aldaketak (6 ECTS)
  6. Ikaskuntza-irakaskuntzako prozesuen berrikuntza (6 ECTS)
  7. Profesional gogoetatsua (2 ECTS)
 

Egutegiari dagokionez, Ikaskuntzarako Rol Berriak Hezkuntzan Espezializazio Diploma hasiko da 2020ko urriaren 5ean eta bukatuko da 2021eko ekainaren 19an. Diplomak izango dituen saio presentzialak workshopen bitartez gauzatuko direnak Bilbon eta Madrilen. Aurrez aurreko saio horiek izango dira ostiral eta larunbatetan.

 

Maitzaren 28tik aurkezpen ekitaldian parte hartuko dute, batetik, Agurtzane Martinez Mondragon Unibertsitateako Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko ikertzaile eta diplomaren ko-koordinatzailea eta, bestetik, Irati Lekue erraztaile eta TeamLabs-eko ordezkaria.

 

Diplomari buruzko informazio gehiagorako:

 

Eunate Escandon