Ikaskuntzarako Rol Berriak Hezkuntzan Unibertsitate Espezializazio Diploma (ROL)

Ikaskuntzaren lidergoa hartzeko eta ikaskuntza errazteko prestakuntza jaso nahi baduzu hezkuntzan egiteko, pentsatzeko eta ikasteko modu berrien bitartez, bai ikasgelan, bai ikastetxearen aldaketaren kudeaketan, hau da zure ikastaroa.

Gaia
Hezkuntza
ECTS/orduak
750 ECTS
Tokia
Bilbo-Madril
Bilbao Berrikuntza Faktoria (BBF)
Hizkuntzak
Euskara - Gaztelania
Modalitatea
Erdi-presentziala

Helburuak

Ikastetxe eta antolakundeetan ikaskuntza errazteko eta gidatzeko gai diren profil profesionalak prestatzea eta erakundean zein ikasgelan aldaketak lantzeko eta gidatzeko gaitasuna duten pertsonak trebatzea.

Diploma honi esker, hezkuntza-erakunde aurreratuenek bilatu ohi dituzten trebetasunak eskuratuko dituzu, eta ohiko hezitzaileen komunitateaz bestelako profil bat sortuko duzu.

Modu naturalago batean izango dituzu eskura zure ibilbidea hezkuntza-berrikuntzako instituzio eredugarrietan garatzeko aukerak.

Berrikuntza-proiektu erreal bat garatuko duzu, zure paper-zorro profesionalari balio ukigarria erantsiko diona.

Nori zuzendua

Eskola eta Hezkuntza zein beste prestakuntza-arlo batzuetako profesionalentzat, bi taldetan antolatuta:

  1. Ikastetxe arautu eta ez-arautuetako zuzendaritza-arduradunak: ikastetxeetan eraldaketak bultzatu nahi dituzten lidergo-kargudunak, hala nola zuzendaritzako kideak, hezkuntza-diseinu eta -estrategien arduradunak, ikasketa-buruak…
  2. Lehen eta Bigarren Hezkuntzako, akademietako, unibertsitateetako, Lanbide Heziketako eta beste ikaskuntza-esparru batzuetako irakasleak, ikasgelan metodologia eta tresna berriak txertatu nahi dituztenak.

Egitaraua

Programak (30 ECTS, 750 ordu) lankidetzatik eta esperientzietatik abiatutako ikaskuntza-ikuspegia izango du oinarrian, hiru arlotan banatuta:

  1. Autogogoeta praktikoa, diplomako parte-hartzaile bakoitzak bere hezitzaile-identitatea garatu dezan, berrikuntza- eta errazte-estrategiak bere ibilbidean oinarrituz, bere sormen-senetik abiatuz eta estrategiak benetakotasunez garatuz.
  2. Bigarren arloa proiektua da, ikaskuntzak entrenatzeko eta sendotzeko aukera emango duena, eta, horretarako, proiektua egin eta berehala aplikatuko da: ikaskuntza-esperientziaren prototipo bat egingo da, Pertsonengan Ardaztutako Berrikuntzaren arloko printzipioetan oinarrituta eta programak aurrera egin ahala iterazioa bultzatuz.
  3. Azkenik, praktika: programan zehar, zenbait egoera erreal edo simulatu planteatuko dira, «eginez ikasteko».

Programa 7 modulutan antolatuta dago:

1) HEZITZAILEAREN ROLA ERRAZTAILE GISA (2 ECTS)

Materia honetan, sakonago ezagutuko duzu zer-nolako rol-aldaketa ekarri duten hezitzaileentzat aldaketa sozialek eta erronka berriei erantzun beharrak.

2) PROIEKTUA DISEINATZEA (6 ECTS)

Moduluaren helburua proiektu bat garatzeko prozesuan laguntza eskaintzea da. Hala, hasierako prototipoa egin, eta, gero, haren jarraipena egingo da, one to one mentoretzaren bitartez, programa osoan zehar.

Hasteko, ikasleek Design Thinking-aren funtsezko alderdiak esperimentatuko dituzte, proiektua diseinatzeko eta ikaskuntza-esperientziarako oinarri hackeagarri gisa. Foku nagusia ez da irakaskuntza izango, baizik eta ikaslea (ikasgelako berrikuntza-proiektuen kasuan) eta pertsonak (ikastetxeko berrikuntza-proiektuen kasuan).

3) IKASKUNTZA-KOMUNITATEAK (2 ECTS)

Ikaskuntza-komunitatearen edo komunitate profesionalaren kontzeptuari esker, edozein erakunde, instituzio, hezkuntza-esparru gai izan daiteke norbanakoen mugak gainditzeko.

Oraingo eta gertuko etorkizuneko konpetentzia giltzarrietako bat ikasten ikasteko gaitasuna da, bai norbanako gisa, bai –batez ere– erakunde gisa.

4) LANTALDEAK ERRAZTEA (6 ECTS)

Moduluaren helburua lantalde baten ezaugarri garrantzitsuenak identifikatzeko metodologiak eta tresnak ematea eta haren bertsiorik onena erdiestea da.

Zure erakundeko ikaskuntzaren eta berrikuntzaren erraztaile zaren aldetik, lantaldean ikasteko kontzeptu eta metodologiak oinarrizkoak dira zure lanean, ikasten duen lantalde bat eratzeko esperientziara bideratuta.

5) HEZKUNTZA-ERAKUNDEKO ALDAKETAK (6 ECTS)

Berrikuntza ala moda? Zein da hezkuntza-aldaketaren norabidea? Zer gizarte motatara garamatza?

Moduluan zehar, hezkuntza-erakundeetako aldaketa-prozesu guztien gakoetan arakatuko duzu, esperientzien analisia eta askotariko testuinguruetako hezkuntza-aldaketa eraldatzaileari buruzko kontakizunak entzutea abiapuntutzat hartuta.

6) IKASKUNTZA-IRAKASKUNTZAKO PROZESUEN BERRIKUNTZA (6 ECTS)

Moduluaren helburua gako didaktiko-pedagogiko baliagarriak eskaintzea eta erabiltzea da, bai ikaskuntza-prozesu eta -testuinguruen analisi orokorra egiteko, bai berrikuntza-lerro eta -proposamenak identifikatzeko, planifikatzeko eta inplementatzeko.

Berrikuntza-lerro eta -proposamenak identifikatzean eta inplementatzean datza, eta, horretarako, proposamena garatu nahi den arloa edo esparrua mugatu behar da, proposamena arrazoitu eta diseinatu eta, ahal den neurrian, gauzatu eta ebaluatu.

7) PROFESIONAL GOGOETATSUA (2 ECTS)

Diplomako azken materian, erronka bikoitza planteatzen da: batetik, prestakuntza- eta garapen-prozesu bat pentsatzea eta proposatzea, irakasle gogoetatsu bat izan zaitezen eta zure erakundea kolektibo gogoetatsu bihur dezazun; bestetik, prozesu gogoetatsu horretan zer eta nola ikertuko zenukeen proposatzea.

Metodologia

Metodologia aktiboa izango da, eta modalitate erdipresentziala eskainiko da, hau da, online garatu beharreko elementuak izango ditu, eta baita saio presentzialak ere, ostiral eta larunbatetan.

Saio presentzialak workshopen bitartez gauzatuko dira, Bilbon eta Madrilen.

Prozesu guztian zehar, laguntzaile erraztaile bat izango duzu ondoan.

Egutegia

  • Hasiera: 2021eko urria
  • Amaiera: 2022ko ekaina.

Irakasleak

Irakasle taldea Mondragon Unibertsitate eta TeamLab taldeko irakasle eta ikertzaileez osatuta dago. Hauetaz gain, beste erakunde batzuetako profesional eta adituek ere parte hartzen dute.

AINARA ARTETXE. Hezkuntza-erakundeko aldaketak moduluko aditua. Psikologian lizentziatua. Aholkularitzako jardunaren bitartez sartu zen enpresaren eta garapen-prozesuen arloan. Eskolak ematen ditu Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Gizarte Zientzien fakultatean, Humanitateak eta Enpresa ikasketetako «Pertsonen lidergoa eta kudeaketa» ikasgaian. 2015etik, HUHEZI fakultateko «Hezkuntza inklusiboko berrikuntza eta esku-hartzea» ezagutza- eta ikerketa-lerroa koordinatzen du.

RUBÉN JERÓNIMO. Talde-erraztaileak moduluko aditua. Lantaldeen entrenatzailea LEINN graduan (Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza), Teamlabs-en. 15 urte baino gehiago daramatza lantalde-ekintzaile gisa. Geomatikako ingeniaria da, eta, azken urteotan, prestakuntzari eta hezkuntzari lotuta egon da, hainbat arlotan, bereziki ikaskuntza partekatuen eraketaren eta pareen arteko prestakuntzaren ikuspegitik.

IRATI LEKUE. Talde-erraztaileak moduluko aditua. Lantaldeen entrenatzailea Teamlabs-en, LEINN graduan (Madrilen) eta Monterreyko zentro teknologikoan. Ekintzaile-talde ugari kudeatu eta gidatu ditu, unibertsitate-garaian hasi eta MakeTheWay enpresa sortu zuen arte. Hain zuzen, enpresa horren bitartez, talentua identifikatzeko eta kudeatzeko entrenamendua eta laguntza eskaintzen die beste enpresa, ekintzaile eta unibertsitate batzuei.

ARANTZA OZAETA. Hezkuntza-erakundeko aldaketak moduluko aditua. Elebitasunaren, eta ahozko eta idatzizko hizkuntzaren irakaskuntzaren eta ikaskuntzaren inguruko prestakuntzan eta ikerketan aritu zen hainbat urtean, Ilustrazio garaiko euskal sermoien analisi diskurtsiboari buruz ondu zuen tesitik abiatuta.  Doktorego ondoko egonaldi batean parte hartu zuen, Genevako unibertsitatean, Travail, Formation et Apprentisage taldean, eta prestakuntza- eta ikerketa-proiektu ugaritan jardun du, unibertsitatearen eta eskolaren arteko lankidetza-markoan.

KARMELE PÉREZ. Profesional gogoetatsua materiako aditua. Hezkuntza Berrikuntza eta Esku-hartzeetan doktorea, eta Mondragon Unibertsitateko irakasle-ikertzailea. Transferentzia-proiektuetan eta gogoetan oinarrituz hezkuntzako berrikuntza eta esku-hartzea sustatzeko prozesuetan dihardu batik bat. Haren ikerketa- eta interes-lerroak honako hauek dira: hizkuntzen ikaskuntza eta irakaskuntza testuinguru eleaniztunetan eta hizkuntza gutxituak erabiltzen diren testuinguruetan, ikastetxeetako hizkuntza-proiektuak eta irakasleen prestakuntza gogoetatsua.

LUIS TAMAYO. Talde-erraztaileak moduluko aditua. Haren pasioa pertsona-taldeei beren helburuak lortzea erraztea da. Soziologia amaitu ondoren, sormenaren eta kosorkuntzaren ikuspegitik lan egiten hasi zen.  Bestalde, Working Together Design frameworka garatu du, ziurgabetasunezko testuinguru aldakorretako erronka konplexuen aurrean eraginkortasunez jokatu nahi duten taldeentzat.

FERNANDO TRUJILLO SÁEZ.  Ikas komunitateak materiako aditua. Ingeles Filologian doktorea, Granadako Unibertsitateko irakaslea eta Conecta13-ren sortzailea. Fakultate honetako Ikerketa eta Nazioarteko Harremanetako dekanordea izan zen 2000tik 2008ra bitartean, baita Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktikako sailaren arduraduna 2005etik 2014ko uztailera bitartean eta 2017tik gaur egunera.

Koordinazioa

Agurtzane Martinez: 

Edurne Galindez: 

Antolamendua

Diploma Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak eta Teamlabs ikaskuntza-laborategiak sortu dute, XXI. mendeko unibertsitate-eredu berri bat ekartzeko asmoz, helburu hartuta mundu akademikoaren eta profesionalaren arteko hesiak haustea eta munduarekin konpromiso proaktiboa duen eta lankidetzara irekita dagoen klase profesional berritzaile bat sendotzen laguntzea.

Logo Teamlabs

 

Finantziazio iturriak

FUNDAEren bitartez, % 100eko hobaria jaso daiteke.

Prezioa

6.000 €

Enpresa eta erakundeek %20ko deskontua izango dute erreferentziazko prezioan ikastaroa egingo duen bigarren ordezkaritik aurrera.

Gainera, baliatu ahal izango dute Fundación Estatal para la Formación en el Empleok (FUNDAE) eskaintzen duen laguntza.

Hiru kuotatan banatuko da ordainketa: matrikula egiterakoan, urtarrilean eta martxoan.

6.000 €

Informazio gehiago

Jon Montiel