“Politikaren etorkizunaz solasean”, webinar sorta ekainean

Atzealdea

“Politikaren etorkizunaz solasean”, webinar sorta ekainean

WEBINARRAK: HERRIGINTZAN

“Politikaren etorkizunaz solasean”, webinar sorta ekainean

Mondragon Unibertsitateko Herrigintzaren Berrikuntzan Egitasmoak bost webinar ireki antolatu ditu herrigintzaz eta politikaren etorkizunaz hausnartzeko.

2020·06·02

$titulo.getData()


Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Herrigintzaren Berrikuntzan Egitasmoak webinar sorta bat antolatu du, ekainean, herrigintzaz eta politikaren etorkizunaz eztabaidatzeko. Hitzaldietan, kanpoko zein bertako adituek hartuko dute parte. 

 

Ziurgabetasun garaiotan, politika eta herrigintzaren etorkizunari buruz hausnarketa egitea da antolatzaileen helburua. Gainera, webinar sorta honekin, eraldaketa globalek euskalherrigintzari ze aukera irekitzen dizkioten elkarrekin argitzeko gonbidapena egin nahi dute.

 

Hitzaldi guztiak irekiak dira, baina interesatuek aldez aurretik izena eman beharko dute.

 

EGITARAUA

 

Ekainak 9 / 16:00

Euskalherrigintza solasaldia

Hizlariak: Pello Otxandiano eta Xabier Barandiaran. Moderatzailea: Jon Olano.

 

Ekainak 11 / 16:00

Ciberleviatán: ¿el colapso de la democracia liberal?

Hizlaria: José Maria Lassalle

 

Ekainak 17 / 16:30

Renovando la política: la incertidumbre como oportunidad

Hizlaria: Joan Subirats

 

Ekainak 24 / 16:00

Ekonomia eta finantzak agertoki berrian

Hizlaria: Javier Larrañaga. Moderatzailea: Amaia Legorburu

 

Ekainak 26 / 16:00

Algoritmoak eta geopolitika

Hizlaria: Mikel Aramendi


Urriaren 20an hasiko da Herrigintzaren Berrikuntzan Egitasmoak antolatzen duen Herrigintzaren Berrikuntzan Aditu Tituluaren bigarren edizioa. Ikastaroa zuzenduta dago herrigintzan eremu desberdinetan dabiltzan profesionalei, hala nola udalgintzako ordezkari politikoak, Foru Aldundietako ordezkari politikoak, udal teknikariak, Aldundietako teknikariak, garapen agentzietako teknikariak, euskal alderdi politikoen ordezkariak, euskal gizarte zibil antolatua osatzen duten eragileen ordezkariak, eta uskal gizartean, orokorrean, herrigintzan ari diren norbanakoak eta profesionalak.