Mondragon Unibertsitatearen komunikatua, koronabirusaren pandemiak 2019-2020 ikasturtean izaten ari duen eragina dela-eta

Atzera

Mondragon Unibertsitatearen komunikatua, koronabirusaren pandemiak 2019-2020 ikasturtean izaten ari duen eragina dela-eta

Covid-19

Mondragon Unibertsitatearen komunikatua, koronabirusaren pandemiak 2019-2020 ikasturtean izaten ari duen eragina dela-eta

Gaur goizean, bilera bat egin dute Euskal Unibertsitate Sistemako errektoreek eta Cristina Uriarte Hezkuntza Sailburuak egungo egoera aztertzeko, eta datorren astean beste jarraipen-bilera bat egitea adostu dute.

2020·04·03

$titulo.getData()


Eusko Jaurlaritzak osasun-larrialditzat jo eta irakaskuntza-jarduera presentziala eteteko aginduaren ondorioz, Mondragon Unibertsitatea bere irakaskuntza-jarduera guztia online egiten ari da. Lehen hiru asteak online irakasten eta ebaluatzen eman ondoren, balorazioa ona da.

Mondragon Unibertsitateak duen MENDEBERRI 2025 hezkuntza-proiektuarekin koherentzian, Uunibertsitateak denbora darama ebaluazio-sistema eta -estrategia berriak garatzen, ikasleak bere garapen akademikoa modalitate presentzial zein birtualetan erakusteko aukera izan dezan. Testuinguru berri horretan, orain inoiz baino gehiago, Unibertsitatea berretsi egiten da pertsona ardatz duen eta etengabeko ebaluazioan oinarritutako ikaskuntza-ereduan; horretarako, ariketak, proiektuak, talde-lanak, banakako lanak eta abar egin eta ebaluatzen dira (orain online modalitatean) eta hezkuntza ereduarekin koherenteak diren beste ebaluazio proba batzuek ere egiten dira.

Gaur goizean, bilera bat egin dute Euskal Unibertsitate Sistemako errektoreek eta Cristina Uriarte Hezkuntza Sailburuak egungo egoera aztertzeko, eta datorren astean beste jarraipen-bilera bat egitea adostu dute.

Bilera horretan, Mondragon Unibertsitateak jakinarazi du prest dagoela pandemiari eusteko hartzen diren neurrien arabera gerta daitezkeen bi egoerei erantzuteko: online modalitatean jarraitzea (edo ikasturtea amaitzea), edo aurrez aurreko modalitatera itzultzea egoerak ahalbidetzen duenean. Mondragon Unibertsitateak horren inguruko edozein erabakiren berri emango du unean-unean. Nolanahi ere, Mondragon Unibertsitateak ikasleen kolektiboari bermatzen dio prestakuntza-konpromisoak beteko dituela eta programatutako jarduerari eutsiko diola.