Berriak
Material didaktikoa Izaro Arruti eta Sandra Prieto masterreko ikasleek egindako hezkuntza soziolinguistikorako materialen bilduma, sarean jarri du Soziolinguistika Klusterrak 2023·03·20
Soziolinguistika Klusterrak, Ikastolen Elkarteak eta Humanitate eta Hekuntza Zientzien Fakultateak landu dute bildumaren online datu-basea, Izaro Arruti eta Sandra Prieto masterreko ikaslek egindako lana oinarri hartuta.
TESIA Julen Paniagua Amillano ikasleak BIKAIN CUM LAUDE kalifikazioa lortu zuen 2023·03·17
PBLday 2023ko PBLday ekitaldian Mondragon Unibertsitateak ingeniaritza-proiekturik onenak aukeratu ditu 26 proiektuen artean 2023·03·16
Lehenengo saria hondakinak bereizteko proiektuak jaso du, eta bigarrena energia zinetikoa energia elektriko bihurtzeko etxeko aerosorgailu bat sortzeko proiektuak.
BISITA Operazioen Zuzendaritzako masterreko ikasleek Bilboko Empack eta Logistics & Automation azoka bisitatu dute 2023·03·16
Masterraren lehen ikasturteko ikasleak Bilbao Exhibition Centrera joan ziren, han elkartu ziren-eta hornidura katearen kudeaketaren sektoreko enpresa garrantzitsuenak eta 2300 profesional baino gehiago.
EKIMENA Mondragon Unibertsitateko Eskola Politeknikoa Alininfinitum ekimenarekin ari da lankidetzan 2000 aluminio lata birziklatzeko erronka lortzeko 2023·03·15
Aluminioa eta birziklapena lantzen duten hainbat enpresak indarrak batu dituzte gizartea kontzientziatzeko aluminio latak birziklatzearen garrantziaz. Eskola Politeknikoak bat egin du ekimenarekin eta Alinfinitum ekimenak emandako makina batzuetan jasoko ditu latak.
Rol berriak hezkuntzan Parte-hartzea aktibatzea, kolektibitateari arreta ematea: ikastetxeetan berrikuntza-proiektuak diseinatzeko gakoak 2023·03·14
Mondragon Unibertsitateak eta TeamLabs-ek ikastetxeetako arduradunei zuzendutako hiru jardunaldi antolatu dituzte, hezkuntza-proiektu berritzaileen diseinuan sakontzeko. Lehenengo saioa Bilbao AS Fabrik-en egingo da, apirilaren 22an. Sarrera doakoa izango da, baina aldez aurretik gonbidapena beharko da.
BISITA Ingeniaritza mekatronikoko graduko ikasleek Tekniker zentro teknologikoa bisitatuko dute 2023·03·14
Ikasleek errealitatea eta errealitate birtuala uztartzeko esperientzia lehen pertsonan bizi ahal izan dute, Cogile proiektuan garatzen ari den simulazio bati esker
PROIEKTUA Lortu 200.000 euro ere zure startup edo ETErako puntako soluzioak garatzeko, Europako EARASHI proiektuaren bidez 2023·03·14
Mondragon Unibertsitateko Eskola Politeknikoak Europako proiektu honetan parte hartzen du, IAko, datuetako eta robotikako teknologia berriak erabiliko dituzten eragileen komunitate bat sortzeko eta makina-erreminten ekoizpenaren sektorean aplikatzeko.
Conexão Mundo Iritsi dira Brasilgo Lanbide Heziketako 28 irakasleak egonaldi akademikoa egitera Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatera 2023·03·13
Lau astez, prestakuntza jasotzeaz eta titulu amaierako proiektua aurreratzeaz gain, hainbat erakunde eta enpresa bisitatuko dituzte.
DUAL Mondragon Unibertsitateak "Unibertsitateko Prestakuntza Duala: etorkizuneko apustua ikasle eta enpresentzat" jardunaldian parte hartu du, Galiziako Xuntak antolatua 2023·03·10
Mondragon Unibertsitateko errektoreorde akademikoak, Jon Altunak, Unibertsitatea ordezkatu du Mondragon Unibertsitateak prestakuntza dualaren arloan duen esperientzia eskainiz.
Arikala proiektua 'Arikala', ikasleen artean lagunarteko euskara sustatzeko ikerketa-ekintza berritzailea 2023·03·10
Egitasmo berritzaile honen bidez, ikasleei hizkera informalak euskaraz garatzeko tresnak eta estrategiak emango zaizkie. Ondoren, esku-hartze horiek duten eragina neurtuko da.
HITZARMENA Mondragon unibertsitatea lehena izango da automobilgintzari aplikatutako zibersegurtasuna irakasten 2023·03·10
CYBENTIA taldea eta Mondragon Unibertsitatea elkarlanean ari dira automobilgintzari aplikatutako zibersegurtasunaren arloan prestakuntza eta ikerketa bultzatzeko.
TESIA Unai Atutxa Olmos ikasleak OSO ONDO kalifikazioa lortu zuen 2023·03·09
JASANGARRITASUNA Mondragon Unibertsitateak urrats bat gehiago egin du jasangarritasunaren bidean eta 263 eguzki-plaka jarri ditu Arrasateko campusean, Garaian 2023·03·09
Eraikineko jarduerarako behar den energiaren % 17 sortuko dela aurreikusi da. Hala, Mondragon Unibertsitateak guztira behar duen energiaren % 4 lortzea espero da
Zabalki euskal pilota Mondragon Unibertsitateak ordezkaritza izan du nazioarteko ZABALKI txapelketa, 5 ikaslerekin 2023·03·08
Euskal pilotako jokamoldeen nazioarteko txapelketa hau Frantzian jokatu da, Pau eta Lescar herrietako instalakuntzetan
TAILERRA Telazko poltsak margotzeko tailerra 2023·03·08
Emakumeen Nazioarteko Egunerako telazko poltsak margotzeko tailerra antolatu dugu
Hitzaldia ‘Pinchazos, fantasmas y cero rock & roll’ hitzaldi irekia eskainiko du Laura Macaya-Andrések Eskoriatzako campusean 2023·03·06
Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak antolatutako hitzaldia izango da, martxoaren 22an, 18:00ean hasita. Ekitaldia dago irekita publiko guztiari.
Zerbitzu-Ikaskuntza Proiektua myGADEko ikasleak Euskadiko elikagaien xahuketan inplikatuta 2023·03·06
myGADEn (Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Gradua, DUALa), ikaskuntza-metodologia gisa, ikasleek zerbitzu-ikaskuntzako proiektu bat garatzen dute, garapen iraunkorreko helbururen batekin zuzenean lotuta dagoena
Nazioarteko Talentua B Global Talent ekimenak 12 herrialdetako talentua bildu du Bizkaian 2023·03·06
Bizkaiko Foru Aldundiak sustatu eta Mondragon Team Academy-Mondragon Unibertsitateak garatutako ekimenak talentua erakarri eta garatzea du xede, tokian bertan zein Estatuan, berrikuntzarekin konprometitutako enpresen eskutik
PROIEKTUA EoLO-HUB proiektu europarrak teknologia berritzaileak garatuko ditu aerosorgailuen paletatik datozen balio handiko materialak birziklatzeko 2023·03·02
EoLO-HUBs, Europar Batasunak ia 10 milioi eurorekin kofinantzatua, bere bizitza baliagarriaren amaierara iritsi diren egitura termoegonkor handien beira-zuntza eta karbonoa berreskuratuko ditu. Mondragon Unibertsitateko Eskola Politeknikoa proiektuaren parte da.
JARDUNALDIA Enpresa gizatiarrari buruzko jardunaldi berezia masterreko ikasleei zuzenduta 2023·03·02
Ibilbide profesional nabarmena duten Arizmendiarrietaren Lagunak Elkarteko bi ordezkarik eskaini dute Enpresa Gizatiarrari buruzko ponentzia.
Ospakizuna Mondragon Unibertsitatearen 25. urteurrenaren ospakizuna Kursaalean 2023·03·01
Joan den ostiralean, otsailaren 24an, Mondragon Unibertsitateak ehunka lagun bildu zituen Kursaalean, unibertsitatearen 25. urteurrena ospatzeko ekitaldean
Duala DualECA 6. sinposiumaren baitan, jardunaldi erekia antolatu dugu martxoaren 23an 2023·03·01
Dual modalitatea Hezkuntza graduetan lantzen duten unibertsitateen arteko sinposiuma antolatu dugu Eskoriatzako campusean. Seigarren edizio honetan jorratuko dugun gaia: ‘Askotariko dual/alternantzia esperientziak ezagutzen: indarguneak eta erronkak’.
Nazioarteko sariak Pau Pavón, Mondragon Unibertsitateko LEINN graduko ekintzailea, Espainiako unibertsitateko ekintzailerik onena aukeratu dute GSEA nazioarteko sarietan 2023·02·28
Global Students Entrepreneurs Awards unibertsitate-ekintzaileen munduko lehiaketarik handiena da, Entrepreneur 's Organization (EO) erakundeak antolatua, mundu osoan 12.000 kide baino gehiago dituen ekintzaileen nazioarteko erakundea
PROIEKTUA EP4H2 ikerketa proiektuak elektrolisirako bihurgailu berriak garatzen ditu 2023·02·28
EP4H2 proiektuak Eusko Jaurlaritzaren finantzaketa jaso du Elkartek 2022 programaren bidez.
Mondragon Unibertsitateko txapelketa 150 ikasle inguru aurtengo Mondragon Unibertsitateko txapelketaren azken jardunaldian 2023·02·27
Pasa den ostiralean, fakultate ezberdinetako ordezkarien artean jokatu ziren hainbat modalitateren finalak, aurtengo Mondragon Unibertsitateko neguko txapelketei amaiera emanez.
GipuzkoHarrok lehiaketa ‘GipuzkoHarrok’ bideo lehiaketa: etorkizuneko Gipuzkoa irudikatzen 2023·02·27
‘Nolakoa izango da etorkizuneko gipuzkoarron enplegua?’ gaia landuta, 2023ko ekainaren 9a arte egongo da irekita bideoak aurkezteko epea.
LEHIAKETA #Students4Sustainability ekimenak aukeratutako Energiaren Ingeniaritzako Graduaren proiektua 2023·02·27
Hirugarren mailako ikasleek garatuko duten proiektuak turbina eoliko bat diseinatzea eta muntatzea du helburu, eta bere baitan hartzen du palen diseinutik eta efizientziaren maximizaziotik hasita sarera konektatzeko beharrezkoa den elektronika muntatzeraino.
Master berria Euskal kulturaren eragiletzan master berria jarriko du abian Mondragon Unibertsitateak 2023·02·24
Masterra hurrengo ikasturtean hasiko da, urrian. Masterrak prestatuko ditu profesionalak lan egiteko hezkuntza arautuan, ez aratuan eta tokian tokiko kultura eragiletzan edota udal eta erakunde publikoetan.
TESIA Mikel Iragi Sampedro ikasleak BIKAIN CUM LAUDE kalifikazioa lortu zuen 2023·02·24