Mondragon unibertsitatea lehena izango da automobilgintzari aplikatutako zibersegurtasuna irakasten

Atzealdea

Mondragon unibertsitatea lehena izango da automobilgintzari aplikatutako zibersegurtasuna irakasten

HITZARMENA

Mondragon unibertsitatea lehena izango da automobilgintzari aplikatutako zibersegurtasuna irakasten

CYBENTIA taldea eta Mondragon Unibertsitatea elkarlanean ari dira automobilgintzari aplikatutako zibersegurtasunaren arloan prestakuntza eta ikerketa bultzatzeko.

2023·03·10

$titulo.getData()


CYBENTIA taldea, teknologia eta konektatutako ibilgailuei eta mugikortasun adimendunari aplikatutako zibersegurtasunean espezializatutako aholkularitza taldea, eta Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoa, enpresa-errealitatearekin lotura estua duen erakundea, elkarlanean ari dira unibertsitateko ikasleek eta irakasleek automobilgintzaren sektorean zibersegurtasunaren arloan dituzten ezagutzak eta gaitasunak hobetzeko. Hitzarmenak berrikuntza- eta ikerketa-proiektuak lankidetzan egitea ere jasotzen du. Martxoaren 10ean sinatu dute, Arrasateko Goi Eskola Politeknikoaren instalazioetan.

Auditoretzan, I+G+b-an, trebakuntzan, kontzientziazioan, automobilgintzarako jardueretan (CYBENTIA taldearen sektorea) eta beste zenbait arlotan zibersegurtasun-produktuak eta -zerbitzuak aztertzeko bi erakunde horiek duten interesetik sortu da elkarlana, betiere ikasleen eta irakasleen jakintza eta gaitasunak hobetzea helburu dela. Ildo beretik, zibersegurtasunari buruzko ikerketa- eta transferentzia-proiektuak garatu nahi dituzte —unibertsitateak ikerketa-talde bat du gorantz ari den eremu horretan—, baita hedapen-, komunikazio- eta kontzientziazio-ekintzetan elkarri lagundu ere.

Lankidetza estrategiko hau bi erakundeek automobilgintzaren eta mugikortasunaren sektoreari aplikatutako zibersegurtasuneko produktuak eta zerbitzuak aztertzeko duten interesetik sortu da – esparru horretan CYBENTIA Taldea liderra izanik –. Unibertsitateko ikasle eta langileen ezagutza eta gaitasunak hobetzeko helburuarekin I+G+B, prestakuntza, konzientziatzia eta ekitaldiak bideratuko dira. Ildo beretik, zibersegurtasunari buruzko ikerketa eta transferentzia proiektuak garatu nahi dira unibertsitateak gai horien inguruko ikerketa talde bat du eta.

Akordio honen lehen pausoak bi ikastaroren eskaintzarekin emango dira: UNECE/R155 Ibilgailuentzako Zibersegurtasun Araudiari buruzko ikastaroa eta Ibilgailuen Flotetako Zibersegurtasun ikastaroa hain zuzen ere. Ikastaro horiek EUROCYBCARekin (ibilgailuen zibersegurtasun maila ebaluatzen liderra den enpresa teknologikoa) eta HackerCarreko CyberQ-Testers taldearekin lankidetzan egingo dira.

Javier López Tazónek, CYBENTIA Taldeko Zuzendaritza Nagusiko zuzendariondokoak, honela dio: «Akordio honi esker automobilgintzaren arloko prestakuntza osoagoa lortzea espero dugu, orain arte ahaztuta zegoen ikuspegia emanez: zibersegurtasuna mugikortasunean. Ez da etorkizunean heldu beharreko zerbait; gainditu gabeko irakasgai bat da dagoeneko. Eta, aldi berean, espero dugu akordio hau lehen urratsa baino ez izatea gure arteko lankidetzan».

Carlos García Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko zuzendariaren iritziz: «Enpresen eta unibertsitatearen arteko epe luzeko lankidetza-akordioen alde egiten dugu bi arrazoigatik. Batetik, gure ezagutza enpresei transferitzeko eta beraien merkatuko posizioa lehiakorragoa izateko. Bestetik, ikasleak ahalik eta prestakuntzarik handienarekin sar daitezen lan-merkatuan, eta gertutik ezagutu dezaten industriaren errealitatea. Alde horretatik, CYBENTIA taldearekiko lankidetza beste aurrerapauso bat da zibersegurtasunean interesa duten ikasleek aplikazio eta proiektu errealekin lan egin dezaten bermatzeko, eta hori oso baliagarria izango da lan-munduan sartzen direnerako».

ZER JAKIN BEHAR DUZU CYBENTIA TALDEARI BURUZ?

CYBENTIA taldea ikerketako, kontzientziazioko eta komunikazio estrategikoko aholkularitza-enpresa bat da, konektatutako ibilgailuei eta mugikortasun adimendunari aplikatutako zibersegurtasunean espezializatua. CYBENTIA taldea 2018an sortu zen, eta Gasteizen (Teknologia Parkean) eta Madrilen (Parke Zientifikoan) ditu egoitzak. Lau arlo jorratzen ditu: Kontzientziazioa eta Prestakuntza —HackerCar prestakuntza- eta ekitaldi-plataformaren bidez—, Aholkularitza estrategikoa, Ziurtapena eta Ziberlatorategia. 2019an, Hackercar.com sortu zuen, mugikortasunean eta zibersegurtasunean kontzientziatzeko lehen plataforma. 2020an, automobilgintzari/mugikortasunari aplikatutako zibersegurtasunean espezializatutako lehen prestakuntza garatu zuen. 2021ean, «Mugikortasun zibersegurua duen hiria» ziurtagiria sortu zuen.

CYBENTIA taldeak Gasteizen —Teknologia Parkean— eta Madrilen —Zientzia Parkean— ditu egoitzak, eta BCSCren Euskadiko Zibersegurtasunaren Liburu Zurian dago. INCIBEk prestakuntza-enpresa gisa gomendatzen du. MLC-Its-Euskadi Mugikortasun eta Logistika Klusterreko kide ere bada CYBENTIA, eta NBEren zerbitzu-hornitzaile.