Operazioen Zuzendaritzako masterreko ikasleek Bilboko Empack eta Logistics & Automation azoka bisitatu dute

Atzealdea

Operazioen Zuzendaritzako masterreko ikasleek Bilboko Empack eta Logistics & Automation azoka bisitatu dute

BISITA

Operazioen Zuzendaritzako masterreko ikasleek Bilboko Empack eta Logistics & Automation azoka bisitatu dute

Masterraren lehen ikasturteko ikasleak Bilbao Exhibition Centrera joan ziren, han elkartu ziren-eta hornidura katearen kudeaketaren sektoreko enpresa garrantzitsuenak eta 2300 profesional baino gehiago.

2023·03·16

$titulo.getData()


Empack eta Logitics & Automation azoka egin da Bilboko BECen, eta Operazio Logistiko eta Produktiboen Zuzendaritzako Unibertsitate Masterraren lehen ikasturteko ikasleak bertan egon ziren bisitan. Logistikaren eta supply chainen sektoreko enpresa eta profesionalen arteko topaketa bat da azoka, laster merkatu horretan sartuko diren gazteentzako oso topaketa interesgarria, alegia. Bisitak aukera eman die ikasleei sektoreko enpresa garrantzitsuenak eta aurrean dituzten erronka berrienak ezagutzeko.

Mondragon Unibertsitatea enpresa errealitatean murgilduta dago, eta hurbiltasun hori hezkuntza eredura eramaten da zuzenean; izan ere, urtero honen moduko bisitak edo antzeko beste batzuk egiten dira, merkatuaren errealitatea ikasleei hurbiltzeko. Zalantzarik gabe, gazteek oso positibotzat jotzen duten zerbait da, euren burua sektorean lanean ikusteko balio dielako eta etorkizunerako baliagarriak izan daitezkeen kontaktuak egitea ahalbidetzen dielako.

Irakasleak azokan erakusketari

Mondragon Unibertsitateko masterreko irakasle batzuek hainbat hitzaldi eman zituzten Empack eta Logitics & Automation azokan: Miguel Mediavillak negoziazioaren gaia izan zuen hizpide nagusia hitzaldi honetan: nola aurre egin negoziazioei eta marjinak handitu? Aplikazio praktikoa Supply Chainen, eta Itxaso Amorrortu eta Aitor Lizarralde irakasleek, berriz, Demand Driven Operational Model-ez hitz egin zuten.

Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak eskarmentu zabala du hornidura katearen kudeaketaren arloan profesionalak prestatzen. Urte askoan profesionalei zuzendutako masterrak, ikastaro laburrak eta mintegiak ematen ari dira, eta 2022ko irailean master berri bat jarri zen abian, graduatu berri diren pertsonentzat: Operazio Logistiko eta Produktiboen Zuzendaritzako unibertsitate masterra. Arrasateko campusean ematen den prestakuntza programa berri honetan, ikasleek ikasketak enpresan egiten diren praktikekin eta ikasketen bukaerako proiektuarekin uztartu ditzakete, praktikak eta ikasketa bukaerako proiektua ordainduta edukita.