Julen Paniagua Amillano ikasleak BIKAIN CUM LAUDE kalifikazioa lortu zuen

Atzealdea

Julen Paniagua Amillano ikasleak BIKAIN CUM LAUDE kalifikazioa lortu zuen

TESIA

Julen Paniagua Amillano ikasleak BIKAIN CUM LAUDE kalifikazioa lortu zuen

2023·03·17

$titulo.getData()


Tesiaren izenburua: "Control of Interlinking Converters for Hybrid AC/DC Power Systems"

Epaimahaia:

  • Presidentzia: Josep Maria Guerrero Zapata (Aalborg University)
  • Bokala: Pablo García Fernández (Universidad de Oviedo)
  • Bokala: Markel Zubiaga Lazkano (Ingeteam)
  • Bokala: Daniel Serrano Jiménez (Universidad Politécnica de Madrid)
  • Idazkaria: Ander Goikoetxea Arana (Mondragon Unibertsitatea)

Laburpena:

Elektrizitateak garrantzi handia du gaur egun, eta bere erabilera gizarteko arlo guztietara zabaldu dela esan daiteke. Hala nola arlo industrial, komertzial, bizitegi edo garraiobideetan aurki dezakegu. Bestalde, gizartearen energia kontsumo gorakadari erantzun eta berotegi efektua bultzatzen duten gasen isurketa gutxitzeko, erregai fosilak alde batera utzi eta energia berriztagarriak erabiltzea ezinbestekoa izango da. Hau lortzeko, egungo sare elektrikoek hainbat aldaketa jasan beharko dituzte euren baitan.

Energia berriztagarrien gorakadak sare elektrikoen kudeaketa eta kontrola konplexuagoa egiten du, potentzia elektrikoaren ekoizpena ezin baita sistemaren beharretara moldatu, eta erregulazio primarioa gauzatzeko daukaten ahalmena oso mugatua da. Iturri berriztagarriek potentzia bihurgailu elektronikoak erabili ohi dituzte sarera konektatzeko, eta mota honetako sorgailu asko dauden sareetan sistemak daukan erantzun inertzial edo iragankorra oso eskasa izan ohi da, eta honek karga aldaketa bat gertatzen denean sistemaren egonkortasuna kolokan jar dezake. Aipatu beharrekoa da korronte zuzeneko sistemen erabilera areagotzen ari dela aplikazio desberdinetan eskaintzen dituzten abantailak direla medio Hala nola, potentzia transmisioan, edo sorgailu berriztagarriak energia biltegiratze sistema eta karga desberdinekin sare berean integratu behar direnean adibidez. Aspektu hauek kontuan harturik, sare elektrikoek egitura modularragoak hartuko dituztela aurreikusten da, non korronte zuzen eta alternoko sare desberdinak elkarren artean loturik egongo diren.

Lotura hauetan, ingelesezko interlinking converter (IC)-ek---sare elektriko ezberdinak lotzeko erabiltzen diren bihurgailuek hain zuzen ere---garrantzi handia izango dute. Horregatik, tesi honen helburu nagusia IC bihurgailu bidez loturiko sare elektrikoen portaera iragankorra hobetuko duten kontrol estrategiak proposatu eta balidatzea izango da.

Helburu hau erdiesteko, lehenik eta behin korronte zuzen, alterno, zein sare hibridoen portaera dinamiko eta iragankorra aztertzea ahalbidetuko duen simulazio erreminta bat proposatu dugu. Baliabide honek IC-ak eta honen kontrolak elkarrekin lotutako sareen erantzun iragankorrari eskaintzen dion onura zenbatekoa den ebaluatzen lagunduko digu. Bestalde, literaturan topatudiren kontrol desberdinen gaineko azterketa egin ondoren, bi kontrol teknika proposatu ditugu ikerketa proiektu honen baitan. Lehenak erantzun inertziala eskaintzen die IC aren bi aldetan dauden sareei, honetarako potentzia sare batetik bestera maneiatuz. Bigarren proposamenak, elkarrekin zuzenean konektagarriak diren bi sare lotzen dituen transmisio linea bat bezala lan egitera bultzatuko du IC-a, baina zuzenean konektagarriak ez diren sistemak lotzea ahalbidetuz. Proposaturiko kontrolek sareen portaera iragankorra hobetzen dutela egiaztatzeko simulazio proba ezberdinak egin dira, eta hau egiaztatzen duten emaitzak eskuragarri daude dokumentuan zehar.