Zikloka antolatutako programa
Titulazio ofiziala
Ikaskuntza Errazten eta Berrikuntzan Unibertsitate Masterra (Lit)
Iraupena
60 ECTS
Urtebete
Campusa
Bilbao AS Fabrik campusa eta saioak Madrilen
Plazak
20
Hizkuntza
Euskara edo gaztelania
Modalitatea
Online + Workshop presentzialak
PDF Katalogoa
Zikloka antolatutako programa
Zikloka antolatutako programa
Masterraren barruan, pertsona bakoitzaren ikaskuntza-prozesua bakarra da, baina hainbat ziklotan banatuta eskainiko da, prozesua erraztearren. Ziklo bakoitzak etapa espezifiko bat markatzen du masterra egiten ari den taldearen eta proiektuen garapen pertsonalean, eta helburu zehatzei erantzuten die.
Beraz, ziklo bakoitza metodologia espezifiko baten inguruan ardazten da, eta ziklo horren testuinguruan garrantzia duten lanabesak erabiltzeko aukera eskaintzen du, ikaskuntza adierazgarri edo esanguratsu baterako bidea errazteaz gain.
Zergatik zikloak?
- Banakako, taldekako eta proiektukako ikaskuntzan sakontzeko aukera eskaintzen du, esplorazioari, erabaki-hartzeari, entregagarriak egiteari behar adina denbora eskainiko zaiola eta laguntza egokia jasoko dela ziurtatuz.
- Garrantzizko lanabesak eta metodoak barneratzen, hau da, ikaskuntza errazteko lanabes-kutxak (bakoitzak berea) sortzen laguntzen du, lanabes horiekin esperimentatuz hartzen den esperientziatik abiatuta.