Praktikak eta master bukaerako lana

Masterra

Ikaskuntza Errazten eta Berrikuntzan (Lit)

Iraupena

90 ECTS

1,5 urte

Campusa

Bilbo eta Madril

Plazak

25

Hizkuntza

Euskara edo gaztelania. (+ Ingelesa)

Modalitatea

Online + presentziala

Praktikak eta Master Bukaerako Lana

Praktikak

Praktikak nahitaezko modulu bezala eratzen dira; hain zuzen ere, berrikuntza-proiektu baten diseinu-, abiarazte- eta ebaluazio-eremua izango da testuinguru erreal batean. Proiektu hori oinarria izango da Master Amaierako Lana egiteko.

Aurrez deskribatu ditugun Masterraren fase guztietan, badira praktikei loturiko uneak, eta honako modu honetan banatzen dira:

  • Taldeak sortzea 10 ECTS
  • Garapena 10 ECTS
  • Errepikatzea eta abiaraztea 6 ECTS

Modulu hauetan presentzialtasuna % 80koa izango da, eta ez-presentzialtasuna % 20koa.

Master Bukaerako Lana

Master Amaierako Lana (TFM) Masterraren prozesu guztian zehar garatzen da. Abierako ziklotik, ikasleak definituak izango ditu bere ideiak gizarte- eta hezkuntza-aldaketarako eragile gisa. Taldeak sortzea zikloan eratuko du bere lantaldea, eta han zehaztuko ditu bere proiektuen lan-eremuak eta horien taldea. Garapena zikloan, ikasleak ikaskuntzarako bere ibilbidea zehaztu ahal izango du, eta, esperientzia, egonaldi eta bidaia berrien bidez, proiektua itxuratzen joango da.
                    
Masterreko ikasgaien helburu nagusia da ikasleak trebatzea abiapuntu gisa hobetu daitekeen egoera erreal bat (praktika bat) duen proiektu bat garatzeko. Beraz, proiektua da masterraren esparrua, eta proiektu horren zerbitzura ulertu behar dira ikasgaiak. Hau da, proiektua ez da ikasleek soilik masterraren amaieran garatuko duten lan bat, baizik eta masterrak irauten duen denbora guztian zehar irekita dagoen prozesu bat da.
                    
Beraz, ikasgaietako irakasleek eta adituek gaitasunak garatzen lagunduko dute, oinarri bezala beren jakintza-arloko eremua bera hartuz. Ikasleek beren eremuarekin zerikusia duten ezagutzez eta trebetasunez gogoeta egitea eta horiek erabiltzea ziurtatuko dute, bai beren testuinguruan bai testuinguru zabalagoetan. Emaitza posibleei buruzko azterketa sustatuko dute, eta baita teoria desberdinak aplikatzetik ondorioztatutako erantzukizun sozial eta etikoei buruzkoa ere. Ikasleak trebatuko dituzte mezua komunikazio-egoera desberdinetara egokitzeko, eta ikasleei lagunduko diete bizitzan zehar beren autonomiaren eta ikaskuntzaren alde egingo duten estrategiak garatzen.

Aurkezpena masterraren amaieran egingo da, gutxienez bi pertsonek osatutako epaimahai baten aurrean; eta aurkezpen hori aurrez ezarritako eta ikaslearentzat ezagunak diren irizpide batzuetan oinarrituta ebaluatuko da.

 

Unibertsitatea baino gehiago gara