Ikas-irakas prozesua

Titulazio ofiziala

Ikaskuntza Errazten eta Berrikuntzan Unibertsitate Masterra (Lit)

Iraupena

60 ECTS

Urtebete

Campusa

Bilbao AS Fabrik campusa eta saioak Madrilen

Plazak

20

Hizkuntza

Euskara edo gaztelania

Modalitatea

Online + Workshop presentzialak

{name=ID_Formulario_descarga, data=1044047, type=text, options=[]}

PDF Katalogoa

Ikas-Irakas prozesua

Metodologia

Irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren antolaketa Mondragon Unibertsitatearen hezkuntza.ereduaren printzipioetan oinarritzen da, hain zuzen ere, Mendeberri 2025en. Hezkuntza-eredu horrek ikaskuntza jarri nahi du heziketa-dinamiken -- eta-inguruneen-- (bir)diseinu- eta erreforma-prozesuaren erdingunean, giza eta lanbide-jardueretarako beharrezkoak diren gaitasunen garapena sustatzeko helburuarekin XXI.mendean.

Honako hauek dira Mondragon Unibertsitateak hezkuntza-inguruneen diseinuan kontuan hartzen dituen oinarrizko eremuak:

  • Metodologia aktiboak abiaraztea.
  • Diziplinartekotasuna.
  • Gaitasunen garapenarekin lerrokatutako ebaluazio-sistemen diseinua.
  • Irakaslearen eta ikaslearen rol-aldaketa.
  • Ikaskuntzaren pertsonalizazioa.
  • Digitalizazioa.             

Eremu honetan, batetik, etorkizuneko errealitate profesionaleko egoeretara ahalik eta gehien gerturatzea ahalbidetuko duten metodologiak proposatzen dira, eta, bestetik, ikasleak bere gaitasunen garapenari buruz gogoeta egiteko duen beharra eta gaitasun horiek hobetzen berrelikatzeko aukera (arazoetan, kasuetan, erronketan, proiektuetan eta abarretan oinarrituriko ikaskuntza) kontuan hartuko duten metodologiak.

Master honen ikaskuntza-modalitatea hibridoa da: online + presentziala. Modalitate honek ikasleari malgutasun handiagoa ematen dio ikaskuntza-prozesuan; noiz lan egin eta zer erritmotan erabakitzeko aukera ematen dio, markaturiko programaren baitan. Master honetan erabiltzen dugun ikaste-irakaste plataforma da Mondragon Unibertsitatearen Campus Birtuala.

Unibertsitatea baino gehiago gara