Europarekin bat datorren hezkuntza eredua

Aldaketari egokitzea proiektu propioa sortzen

Mondragon Unibertsitatea, pertsona ekintzaile eta eraldatzaileei bideratutako programa duen unibertsitatea da. Beren etorkizunaren sortzaile eta protagonista izan nahi duten pertsonei bideratua, beren ibilbidea marraztu, helburuak finkatu eta erronkei aurre egin nahi dieten haiei zuzendua.

Mendeberri izeneko hezkuntza eredu propio eta berritzaiela du Mondragon Unibertsitateak.

Hezkuntza-eredu honek, pertsona garatzen laguntzen du ekintzen bidez, ezagutu nahi dugun munduarekin harremanetan egoteko hainbat baliabide erabiliz eta mundu horretan nola parte hartu nahi dugun bizitzan zehar erabakiz.

Eredu honen helburua da, kalitatezko formazioa eskaintzeaz gain, profesionalei gero eta gehiago eskatzen zaizkien konpetentzia eta balioen garapena, ikasketa prozesuan txertatzea.

Hau lortzeko, hezkuntza eredua 6 ardatzetan oinarritzen da:

  • Munduko herritarra izatea
  • Ikastun aktiboa izatea
  • Identitatea eta Helburu pertsonalak izatea
  • Multikomunikatzailea izatea
  • Ikastun malgua izatea
  • Pertsona kooperatiboa izatea

Learning From People