Inskripzioa eta matrikula
Inskripzioa eta matrikula
INSKRIPZIOA
Noiz eman dezaket izena?
- Ohiko epea: 2022-10-10etik 2023-07-07ra.
- Ezohiko epea: 2023-07-10etik 2023-09-08ra.
Non eman dezaket izena?
Beharrezko dokumentazioa
- Curriculum Vitae.
- Masterrera sartzeko ahalmena ematen duten ziurtagirien (titulua eta espediente akademikoa) fotokopia konpultsatua. Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko tituludunek ez dute halakorik aurkeztu beharko.
Gradu edo Lizentziatura bateko azken urtean dauden ikasleak
- Espediente akademikoa.
Espainiako unibertsitate ikasketak dituzten ikasleak
- Tituluaren fotokopia konpultsatua edo ikasketak amaitu izanaren unibertsitate ziurtagiria.
Unibertsitate ikasketak Europar Batasuneko estatu kideren batean, Norvegian, Islandian, Liechtensteinen edo Suitzan egin dituzten ikasleak
- TEGa (Tituluaren Europako Gehigarria), edo ikaslea master ikasketetarako gai dela egiaztatzeko ziurtagiria, jatorriko unibertsitateak emana.
Unibertsitate ikasketak Europar Batasunetik kanpoko estaturen batean, Norvegian, Islandian, Liechtensteinen edo Suitzan egin dituzten ikasleak
Ikaslea master ikasketetarako gai dela egiaztatzeko ziurtagiria, jatorriko unibertsitateak emana. Ziurtagiriarekin batera, bide kontsularraren edo diplomatikoaren argibideak ere jaso behar dira, eta, Hagako 1961eko urriaren 5eko 12. Hitzarmena izenpetu ez duten herrialdeetan, legezkotzat jo beharko da.
Dokumentazioa inskripzio programan atxikitu beharko da.
Onartuen jakinarazpena
Hautaketa prozesua amaitu ondoren, onartuak diren ala ez jakinaraziko zaie ikasleei, izena emandako aplikazio beraren bitartez.
MATRIKULA
Noiz matrikulatu naiteke?
- Ohiko epea: 2023ko uztailaren 12tik 17ra.
- Ezohiko epea: 2023ko uztailaren 18tik aurrera, plaza libreak geratzen badira.
Non matrikulatu naiteke?
Beharrezko dokumentazioa
- Nortasun agiriaren tamainako argazki original bat, izen-abizenak atzean jarrita.
- NANaren, AIZaren edo pasaportearen fotokopia bat.
- Kontu korronteko libretaren fotokopia (titularra, kontu korrontearen zenbakia, eta BIC eta IBAN zenbakiak agertzen diren orrialdea).
- SEPA orria, titularrak sinatuta (sinadurak jatorrizkoa izan behar du nahitaez).
- Familia ugariko kide bazara, familia ugariaren liburua.
Dokumentazioa matrikula egiterako orduan atxikitu beharko da.
IKASTURTEAREN HASIERA
Webgunean argitaratuko da.
Oharra: behin matrikula epea amaituta, plaza hutsik geratzen bada, telefonoz deituko diegu erreserba zerrendan geratu diren hautagaiei.