FAQ

Titulazio ofiziala

Ikaskuntza Errazten eta Berrikuntzan Unibertsitate Masterra - LIT

Iraupena

60 ECTS

Urtebete

Campusa

Bilbao AS Fabrik campusa eta saioak Madrilen

Plazak

20

Hizkuntza

Euskara edo gaztelania

Modalitatea

Online + Workshop presentzialak

{name=ID_Formulario_descarga, data=1044047, type=text, options=[]}

PDF Katalogoa

Ohiko galderak - FAQ

2023ko irailean hasiko da Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak eta TeamLabs-ek elkarlanean diseinatu dugun Ikaskuntza Errazten eta Berrikuntzan Unibertsitate Masterraren - LIT laugarren edizioa.

Hurrengo lerrootan, programa akademiko berritzaile honi buruzko galdera ohikoenak erantzungo ditugu.

1. Unibertsitate masterra al da?
Bai, unibertsitate masterra da; hau da, Kalitate Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia Nazionalaren (ANECAren) akreditako master ofiziala da; beraz, Europan homologatuta dagoen masterra da.

2. Zein modalitatetan eskeintzen da masterra?
Masterrak 9 hilabete irauten ditu eta modalitate erdi presentzialean eskaintzen da. Ikasturtean, aurrez aurreko 12 workshop ditu; beste guztia, online eskaintzen da.

3. Noiz eta non izango dira workshopak?
12 workshopak eskainiko dira Bilboko AS Fabrik campusean, Zorrotzaurren, dagozkion ostiral eta larunbatetan, egun osoz. Horiez gain, masterrak hiru esperientzia-bidaia izango ditu Arabara, Bartzelonara eta Madrilera.

4. Zein da masterreako hizkuntza?
Masterra eskaintzen da, aukeran, gaztelaniaz edo euskaraz.

5. Zer irteera profesional ditu masterrak?
Programa honek irteera ugari ditu irakaskuntza eta bestelako arloetan; dituen irtenbide profesional batzuk zehaztearren: berrikuntza-aholkularia, ikaskuntza-esperientzien diseinatzailea, kultura/hezkuntza/gizarte berrikuntzako eragilea, ikastetxeen kudeatzailea, erakunde bateko aldaketa-prozesuen liderra eta ikastetxeetako edo erakundeetako berrikuntza-arduraduna.

Gainera, erraztaile profila landuko duzunez, honako irteerak ere izango dituzu eskura: zure ikastetxeko edo lantokiko aldaketa-prozesuen gidaritza, parte hartzera bideratuta dauden prozesuen edo lantaldeen diseinua eta garapena, eguneroko lan-ereduen aldaketen diseinua, hezkuntza ez-formalen prozesuen gidaritza.… Gainera, masterrarekin osatuko duzu zure lanbide-profila gai izan zaitezen ekipoak eta prozesuak errazteko eta dinamizatzeko.

6. Zer prezio du? Zatikatu daiteke ordainketa?
2023-2024 ikasturteko prezioa 7.800 eurokoa da. Bi modutan ordain daiteke:

  • 3 zatitan: matrikula egiterakoan, abenduan eta martxoan.
  • 5 zatitan: matrikula egiterakoan, azaroan, abenduan, otsailean eta martxoan.

7. Zergatik diozue masterrak LEGO eredua duela?
Programak bost ziklo ditu. Hirugarren moduluan, zuk zeuk aukeratuko dituzu zure interesetara eta beharretara ondoen egokitzen diren moduluak. Masterrean, beraz, ibilbide propioa diseinatzeko aukera izango duzu.
 
8. Zeintzuk dira masterreko irakasleak?
Mondragon Unibertsitateko eta TeamLabs-eko punta-puntako irakasleak eta ikertzaileak izango dira masterreko irakasleak.  Gainera, kolaboratzaile ugari ditugu; adibidez, masterreko lantaldeko kide dira Fernando Trujillo, Antonio Lafuente eta Juan Freire.
 
9. Zein egunetan hasiko da masterra?
2023ko irailaren 15ean hasiko da.  Oraindik denbora duzu izena emateko eta abentura honetako parte izateko. 

10. Garaiz nabil izena emateko?
Bai. Inskripzioa egitea doakoa da eta onarpen prozesuari hasiera emateko derrigorrezko lehen urratsa. Unibertsitatearen webgunean eman ahal izango duzu izena: www.mondragon.edu/inskripzioak. Ohiko epea 2023ko uztailaren 7an itxiko da. Plaza hutsik geratuz gero, irailaren 8ra arte irekiko dugu ezohiko epe berri bat.

11. Ba al dago hautaketa-prozesurik?
Bai. Hautaketa-prozesu bat antolatu dugu, izan ere, gure ustez masterreko ikaskuntza-esperientzian zure gelakideek eragin handia izan dezakete. Hori dela eta, zu hobeto ezagutzeko bideo bat helaraztea eskatuko dizugu, baita, lit-in-contract bat egitea ere. Dokumentuak jasotzen ditugunean, elkarrizketa batera deituko zaitugu. Zure profila aztertu ostean, baieztatuko dizugu parte-hartzea. Hautaketa-prozesua amaitzerakoan, plaza erreserba egin ahal izango duzu, eta, ondoren, matrikula egin.

12. Noiz matrikula naiteke?
Matrikulazio epeak ondorengoak dira:

  • Ohiko epea: 2023ko uztailaren 3tik 12ra.
  • Ezohiko epea: 2023ko uztailaren 13tik aurrera, plaza libreak geratzen badira.

Unibertsitatea baino gehiago gara