Prezioak, bekak eta laguntzak

Masterra

Ikaskuntza Errazten eta Berrikuntzan (Lit)

Iraupena

90 ECTS

1,5 urte

Campusa

Bilbo eta Madril

Plazak

25

Hizkuntza

Euskara, gaztelania eta ingelesa

Modalitatea

Online + presentziala

PDF Katalogoa

Prezioak, bekak eta laguntzak

Prezioak

Masterraren erreferentziazko prezioa 2019-2020 ikasturterako 15.000€koa da. Hala ere, lehenengo edizio honetan, eta irteera-eskaintza moduan, prezio berezia izango dute parte-hartzaile partikularrek: 9.500€.

Enpresa eta erakundeek %20ko deskontua izango dute erreferentziazko prezioan Masterra egingo duen bigarren ordezkaritik aurrera. Gainera, baliatu ahal izango dute Fundación Estatal para la Formación en el Empleok (FUNDAE) eskaintzen duen laguntza. Hiru kuotatan banatuko da ordainketa: matrikula egiterakoan, urtarrilean eta martxoan.

Hiru kuotatan banatuko da ordainketa: matrikula egiterakoan, urtarrilean eta martxoan

Bekak eta laguntzak

Mondragon Unibertsitateak hainbat diru-laguntza eta finantzaketa bide eskaintzen ditu arazo ekonomikoengatik inork ikasteari utzi ez diezaion.

Beka ofizialak

Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko ikasleentzat

    Beka Orokorra (Eusko Jaurlaritzarena):    

  • Unibertsitate mailako eta goi-mailako beste ikasketa batzuk egiteko beka.
  • Errendimendu handiko ikasleak saritzeko bikaintasun akademikoko beka.

    Prezio publikoen diru laguntza (Eusko Jaurlaritza eta Mondragon Unibertsitatearen arteko hitzarmena).

Euskal Herriko Autonomia Erkidegotik kanpoko ikasleentzat

    Beka Orokorra (Espainiako Ministerio de Educación y Ciencias MECD).

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak eskainitako laguntzak

    Familia ugarientzako laguntza.
    Genero indarkeriaren biktimei laguntza.
    Terrorismoaren biktimei laguntza.
    Fakultatean arlo ezberdinetan bekadun aritzeko aukera. Curriculumaz kanpoko praktikak.

Mugikortasunerako laguntzak

    Ikasketak atzerrian egiteko diru laguntzak.
    Mugikortasunerako diru laguntza osagarriak.

Bestelako finantzaketa aukerak

    Ikasketak burutzeko maileguak Laboral Kutxarekin. bekabide.huhezi@mondragon.edu
    Mondragon Unibertsitateko ikasle izateagatik aukera Alecop kooperatiban lana egiteko. bekabide.huhezi@mondragon.edu

 

Harremanetarako
pertsona


 

Unibertsitatea baino gehiago gara