Aurkezpena
Aurkezpena
Irakasle Eskola moduan sortu zenetik, 1976an, Mondragon taldeko mugimendu kooperatibora atxikitako hezkuntza kooperatiba izan da. Hortaz, kooperatiba izaera duen erakundea da Fakultatea, Euskal Herrian errotua. Era berean, ezagutzari lotutako formazio, ikerketa, aplikazio eta transferentzairi dagokionez, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea irekita dago mundu osoan arlo horretan diharduten beste zentro, pertsona eta erakunde batzuekiko elkarlan eta hartu-emanetara.
Sortu zenetik eta Mondragon Unibertsitatea eratu arte, Irakasle Eskolaren eginkizuna irakasleak prestatzea izan zen; hori dela eta, soil-soilik Irakasle tituluak eskaintzen zituen.1998an, Mondragon Unibertsitatea sortzearekin batera, enpresara egokitutako Humanitate Lizentziatura eskaintzen hasi zen.
Hezkuntzako tituluei dagokienez, Irakasle tituluen eskaintza zabaldu egin zen, Heziketa Fisikoa eta Entzumena eta Mintzaira txertatuz. Horrez gain, 2000-2001 ikasturtean, Psikopedagogia Lizentziatura ezarri zen Hizkuntzen Psikopedagogiaren lerroan, eta, 2002-2003 ikasturtean, Esku-hartze Psikopedagogikoaren lerroa ireki zen. 2005ean, Ikus-entzunezko Komunikazioko Lizentziatura eskaintzen hasi zen.
2009-2010 ikasturtean, eta Bolognia prozesuaren ondorioz, Europar esparrura egokitutako titulazio berriak eskaintzen hasi zen, zehazki honako hauek:
- Graduak: Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Ikus-entzunezko Komunikazioa.
- Masterrak: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxillergoan, Lanbide Heziketan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan irakasle gisa aritzeko gaitzen duen Unibertsitate Masterra.
2011-2012an, bi Unibertsitate Master eskeintzen hasi zen: Hezkuntza Testuinguru Multikultural eta Eleaniztunetan Masterra eta Berrikuntza Didaktiko eta Metodologikoko Proiektuen Garapena eta Kudeaketa Hezkuntza Erakundeetan Masterra.
2012-2013an, Universitat de Vic–Universitat Central de Catalunya-ko unibertsitatearekin batera diseinatutako eta antolatutako Doktorego Programa berri hau jarri zen abian: Berrikuntza eta esku-hartzea Hezkuntzan Programa.
2019-2020 ikasturte akademikotik aurrera, TeamLabs-ek Madrilen duen egoitzan bilduko da Ikaskuntza Errazten eta Berrikuntzan Unibertsiate Master berriaren taldeetariko bat.
Non gauden
Eskoriatzako campusa
- Helbidea: Dorleta auzoa, z/g 20540 Eskoriatza (Gipuzkoa)
- GPSrako koordenadak: Longitude: 43.015817 Latitude: -2.529683
- 43º 00´56.9"N 2º31´46.9"W
- Telefonoa: 943 71 41 57
Aretxabaletako campusa
- Helbidea: Bedarreta Auzoa. Otalora, 31. 20550 Aretxabaleta (Gipuzkoa)
- GPS koordenadak: Longitude: 43.039450 Latitude: -2.505241
- 43º02´22.0"N 2º30´18.9"W
- Telefonoa: 943 71 31 40