Teoria eta praktika, gradu guztian zehar uztarturik
Titulazio Ofiziala
Haur Hezkuntzan Graduatua
Iraupena
240 ECTS
4 urte
Campusa
Eskoriatza
Plazak
150 plaza
Hizkuntza
Euskara, gaztelera eta ingelesa
Modalitatea
Presentziala / Erdi presentziala
PDF Katalogoa
Teoria eta praktika, gradu guztian zehar uztarturik
Teoria eta praktika, gradu guztian zehar uztarturik
Haur Hezkuntzako Graduko ikasleek hasieratik uztartzen dituzte ikaskuntza teorikoa eta eskola-ikastetxeetan hartutako esperientzia praktikoa.
Izan ere, graduko ikasle guztiek praktikaldiak egiten dituzte graduko 2., 3. eta 4. mailetan. Azken urtean, gainera, atzerriko eskoletan ere egin dezakete praktikaldia.
4. mailako praktikaldia, hain zuzen, ikasleek aukeraturiko ibilbidearen arabera egiten da: Haur Hezkuntza edo Haur Hezkuntza Atzerriko Hizkuntzan.