Instalazioak eta baliabideak

Titulazio Ofiziala

Haur Hezkuntzan graduatua (4 aipamen)

Iraupena

240 ECTS

4 urte

Campusa

Eskoriatza

Plazak

150 plaza

Hizkuntza

Euskara (%80), gaztelera (%10) eta ingelesa (%10)

Modalitatea

Presentziala / Erdi presentziala

{name=ID_Formulario_descarga, data=1044001, type=text, options=[]}

PDF Katalogoa

Instalazioak eta baliabideak

Gradua eskaintzen da Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak Eskoriatzan eta Bilbao AS Fabrik-en dituen campusetan.

Eskoriatzako campusa

Gradu hau Eskoriatzako Campusean ikasi ahal izango duzu.

Hezkuntza-eredu berriari erantzuteko, punta-puntako baliabideak ditugu. 2020an, Eskoriatzako campusa berritu genuen goitik behera. Eskoriatzan, bi eraikin izango dituzu eskura, bata historikoa, XVII. mendean eraikia, eta bestea 2020an erabat berritua, hezkuntza eta ikaskuntza eredu berrietara egokitzeko. Eskoriatzako campusean, gainera, KoLaborategiaren instalazioak daude, gizarte digitalerako hezkuntza eta komunikazio laborategia.

512x262

512x262

 

Ekipamendu espezializatuko ikasgelak eta tailerrak

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak egokitutako espazioak eta instalazioak ditu, baita ekipamendu teknologiko aurreratua ere, ikasgelan ikasitakoa praktikan jarri, ikertu eta esperimentatu ahal izateko.

Hauek dira Mondragon Unibertsitateak Eskoriatzan duen campusean aurkituko dituzun guneetako batzuk:

 

KoLaborategia laborategia

Hezkuntzari, komunikazioari eta digitalizazioari buruzko ezagutza ikertzeko, esperimentatzeko eta partekatzeko prestatua.

Espazio zabalak

Sormena sustatzeko eta talde-lana errazteko diseinatuak.

Biblioteka

Zure prestakuntzarako ezinbestekoak diren argitalpen garrantzitsu eta interesgarrienekin.

 

Maker gunea

Punta-puntako teknologia du, Gradu Bukeerako Lanak egiteko.

Psikomotrizitate gela

Haurraren garapen psikomotorraren gakoak ezagutzen ikasteko materialarekin.

Baliabide informatikoak

Azken belaunaldiko ordenagailuekin eta proiektu digitalak garatzeko gailu digitalekin.

 

Bizi unibertsitatea!

Bai Mondragon Unibertsitatean, bai Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko campusean, kirolaz, kulturaz eta orobat aisialdiaz gozatzeko aukera zabala dago. Unibertsitatea, gainera, inguruarekin bat eginda dago, eta ikasleek gero eta jarduera gehiago antolatzen dituzte gizarte osoari begira: zinema-jaialdia, lehiaketak, orotariko jardunaldiak, lehiaketak, literatura-astea, etab..

Jarduera horiek guztiak hezkuntza-proiektuaren osagaiak dira, eta haien helburua gure ikasleen bizi-kalitatea hobetzea da.

 

Zerbitzuak

Unibertsitateko zerbitzu guztiak

 

Unibertsitatea baino gehiago gara