Prezioak, bekak eta laguntzak
Prezioak, bekak eta laguntzak
5.820 €
Urteko kostuaren aurreikuspena 1. mailarako (2023-2024)*
60 ECTS
Ordainketarako honako bi aukerak eskaintzen ditugu:
- Lehen ordainketa matrikula egitean (990€) + gainerakoa urrian.
- Lehen ordainketa matrikula egitean (990€) + hileroko 9 kuotatan (urritik ekainera).
* Zenbateko hau behin behinekoa da, Errektore Kontseiluaren onarpenaren faltan.
Mondragon Unibertsitatearen prezio guztiak
Bekak eta dirulaguntzak
Bekabide programaren bidez, Mondragon Unbertsitateak hainbat finantzaketa bide eskaintzen ditu arazo ekonomikoengatik inork ikasteari utzi ez diezaion.
Beka ofizialak
Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko ikasleentzat:
- Beka Orokorra (Eusko Jaurlaritzarena):
- Unibertsitate mailako eta goi-mailako beste ikasketa batzuk egiteko beka.
- Errendimendu handiko ikasleak saritzeko bikaintasun akademikoko beka.
- Prezio publikoen diru laguntza (Eusko Jaurlaritza eta Mondragon Unibertsitatearen arteko hitzarmena).
Euskal Herriko Autonomia Erkidegotik kanpoko ikasleentzat:
- Beka Orokorra (Ministerio de Educación, Cultura y Deporte. MECD).
Humanitate eta Hezkuntza Zientzen Fakultateak eskanitako laguntzak
- Batxilergoan ohorezko matrikula ateratzeagatik laguntza ematen du HUHEZIk lehen urteko matrikulan. Laguntza horren zenbatekoa Eusko Jaurlaritzak ezartzen duen prezio publikoetatik hartzen da.
- Fakultateko departamentuetan bekadun aritzeko aukera zabaltzen zaie ikasleei. Deialdia korreo elektroniko bidez bidalitako mezuz publikatzen da urtero.
- Mondragon taldeko Alecop kooperatiban lan ordaindua egiteko aukera ere badu Mondragon Unibertsitateko ikasle orok. Horretarako Alecopen bertan eman behar da izena.
- Bekabide programa eskaintzen du Mondragon Unibertsitateak. Programa honen bitartez ordainketak egokitzen ditugu ikasleen eta euren familien ahalbide ekonomikoetara. Kasuan kasuko azterketa egiten dugu, kontuan hartuta familiaren egoera ekonomikoa eta izango lituzkeen gastu eta diru sarrerak, programaren onuradun izateko jarraitu beharreko irizpideak erabilita (bekabide.huhezi@mondragon.edu).
- Laboral Kutxak finantzaketa aukera eskaintzen die gure ikasleei. Mondragon Unibertsitatearekin sinatutako hitzarmena medio, ikasketak burutzeko maileguak lortzeko lehentasunezko baldintzak dituzte ikasleek. Laboral Kutxako bulegoetan galde dezakezue informazio gehigarria jasotzeko.
Beste beka mota batzuk
Hezkuntza arlotik lan arlora igarotzeko eta ekintzaile izateko beka programa, CRUE-Santander bekak, CRUE-ONCE bekak, eta abar...
Kontaktua