Mugikortasuna eta nazioarteratzea
Titulazio Ofiziala
Haur Hezkuntzan Graduatua
Iraupena
240 ECTS
4 urte
Campusa
Eskoriatza
Plazak
150 plaza
Hizkuntza
Euskara, gaztelera eta ingelesa
Modalitatea
Presentziala / Erdi presentziala
PDF Katalogoa
Mugikortasuna eta nazioarteratzea
Fakultatearentzat, garrantzi handia dute bertako ikasleen mugikortasunak eta beste unibertsitate batzuetatik etorritako ikasleen harrerak. Horretarako, filosofia baten barruan biltzen du helburu hori. Hona hemen filosofia horren helburu nagusiak:
- Ikasle trukea eta Europako beste unibertsitate batzuetan sartzea erraztea.
- Erasmus egonaldi akademikoak.
- Praktikak Europan.
- Irakaslearen eta ikerketaren nazioartekotzea bultzatzea.
- Fakultatea nazioartekotzea.
- Nazioarteko ikasleak gure Fakultatera erakartzea.
- Nazioarteko irakasle eta ikertzaileen bisitak sustatzea.
Hegoalde zein Iparraldeko herriekin lotuta
Mundura erabat konektatuta egiten dugu lan, Hegoaldeko zein Iparraldeko herriekin. Horretarako akordioak ditugu herrialde hauetako unibertsitate, eskola eta enpresekin: Mexiko, Herbehereak, Norvegia, Suedia, Estonia, Danimarka, Finlandia, Belgika, Ingalaterra.
Erasmus
Erasmus programaren bitartez egonaldi akademikoak egiteko parada izango duzu atzerriko unibertsitateetan. Programa honen bitartez ikasleen mugikortasuna sustatzen da, atzerriko sona handiko unibertsitateekin Mondragon Unibertsitateak egiten dituen hitzarmenei esker. Atzerriko egonaldiaren ostean, ikasleei “learning agreement-en” adostu diren kreditu errekonozimendua emango zaie.
Gradu Bukaerako Lan eta praktikak atzerrian
Eramus programaren bitartez, ikasleek egonaldia egiten dute atzerriko hainbat unibertsitatetan, eta learning agreement-en adostu den kreditu aitorpena emango zaie. Gradu Bukaerako Lana (GBL) ere atzerrian egiteko aukera dago.