Helburuak eta konpetentziak
Titulazio Ofiziala
Haur Hezkuntzan Graduatua
Iraupena
240 ECTS
4 urte
Campusa
Eskoriatza
Plazak
150 plaza
Hizkuntza
Euskara, gaztelera eta ingelesa
Modalitatea
Presentziala / Erdi presentziala
PDF Katalogoa
Helburuak eta Konpetentziak
Helburu orokorrak
Haur Hezkuntzako Graduaren helburua da ikasleen hezkuntza behar guztiak aurreikusteko prestakuntza duten profesionalak trebatzea. Ikasleek haurren ingurua –familia, gizartea eta kultura– kontuan hartuko dute, haien beharrei erantzun egokia emateko asmoarekin. Profesional sortzaileak eta konprometituak izango dira, errealitatearen interpretazio kritikoa egiten dutenak eta, aldi berean, gizarte aldakorrera egokitzen direnak. Haurrak ulertzeko gaitasun enpatikoa garatuko dute, giro abegikorra sortuz eta aurkikuntza eta ikerketa didaktiko eta pedagogikoetan parte hartuz.
Profil orokorrez gain, profil zehatzago bat ere garatu ahal izango dute, aukeratutako aipamenen arabera:
- Haur Hezkuntza Orokorra. Haurrararekin eskuhartzeko irakasleak izan beharreko ezaugarri pertsonaletan sakonduko dugu aipamen honetan. (Eskoriatzako campusean).
- Atzerriko Hizkuntza. Haur hezkuntzan testuinguru eleanitz eta kulturanitzetan aritzeko konpetentzietan sakonduko dugu aipamen honetan, ingelesez. (Eskoriatzako campusean).
Konpetentziak
Bestalde, Mondragon Unibertsitateak zeharkako zenbait konpetentzia komun zehaztuak ditu bere hezkuntza proiektuan, gradu guztietarako. Hauek dira gaitasun horiek:
- Ikasten ikastea.
- Talde lana eta lidergoa.
- Komunikazio eraginkorra.
- Arazoen eta gatazken kudeaketa.
- Ikuspegi globala.