Ikas-irakas prozesua

Titulazio Ofiziala

Haur Hezkuntzan graduatua (4 aipamen)

Iraupena

240 ECTS

4 urte

Campusa

Eskoriatza

Plazak

150 plaza

Hizkuntza

Euskara (%80), gaztelera (%10) eta ingelesa (%10)

Modalitatea

Presentziala / Erdi presentziala

{name=ID_Formulario_descarga, data=1044001, type=text, options=[]}

PDF Katalogoa

HAUR HEZKUNTZA GRADURAKO PROIEKTU ERREALETAN OINARRITURIKO IKASKUNTZA

Mondragon Unibertsitatean, eredu berritzaile bat aurkituko duzu: Mendeberri 2025. Eredu horren ardatza profil profesionala da, baina, horretaz gain, bereziki erreparatzen dio ikasleen garapen pertsonalari, ikasle horiek aurre egin diezaieten XXI. mendeko erronka teknologiko, ekologiko eta sozialei. Mendeberri 2025 proiektuaren bidez, honako ezaugarri hauek biltzen dituzten pertsonak prestatu nahi ditugu:

  • Munduko hiritarrak
  • Identitatea eta helburu pertsonalak dituztenak
  • Kooperatiboak
  • Komunikatzaileak eta komunikazio-erraztaileak
  • Ikastun aktiboak
  • Ikastun malguak

Metodologia aktiboen bidez ikasiko duzu, graduan zehar ikusiko duzun bezala. Haur Hezkuntzako graduan, irakasgaiak landu beharrean, moduluen bidez ikasiko duzu, eta lanbidetik oso gertu dauden egoerak biziko dituzu. Harreman estua izango duzu eskolekin; izan ere, maiz joango zara bisitan, eta Haur Hezkuntzako ikastetxeetan egingo dituzu praktikak.

Zure ikaskuntza-prozesuaren beste ardatz garrantzitsu bat talde-lana izango da. Horrez gain, diziplinarteko lanari esker, prestakuntza integrala lortuko duzu.

 

 

Zer ezaugarri dituzte moduluek?

Moduluak diziplinartekoak dira, eta askotariko ikuspegi eta arloetan oinarrituta diseinatu dira.

Modulu bat hasten duzunean, modulu horretan bakarrik lan egingo duzu. Era horretan, hobeto kontzentratuko zara modulu bakoitzean!

 

Moduluak oso praktikoak dira, eta zuzenean lotuta daude zure lan-etorkizunarekin.

Irakasleen eta tutoreen laguntza izango duzu ikaskuntza-prozesu osoan zehar.

 

URKO BARRUTIA ARANZABAL

Haur Hezkuntzako graduko ikaslea

“Ikasleok gara geure ikaskuntza-prozesuaren protagonistak, eta aukera daukagu modu praktiko eta dinamiko batean ikasteko. Gainera, irakasleak gure bidelagunak dira prozesu osoan zehar. Hori guztia ziurtatzeko, praktikak egiten ditugu, lehen mailatik hasita, errealitatea zuzenean ezagutzeko”.

1090x560

 

Unibertsitatea baino gehiago gara