Zerbitzuak

Titulazio Ofiziala

Haur Hezkuntzan graduatua (4 aipamen)

Iraupena

240 ECTS

4 urte

Campusa

Eskoriatza

Plazak

150 plaza

Hizkuntza

Euskara (%80), gaztelera (%10) eta ingelesa (%10)

Modalitatea

Presentziala / Erdi presentziala

{name=ID_Formulario_descarga, data=1044001, type=text, options=[]}

PDF Katalogoa

ZERBITZUAK

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak hainbat zerbitzu eta azpiegitura eskaintzen dizkie bere ikasleei ikasketek iraun bitartean, haien bizikidetza errazteko.

ZERBITZU OROKORRAK

IKASKUNTZA-IRAKASKUNTZA ZERBITZUAK

  • Orientazio Zerbitzua: tituluaren koordinatzaileak eta seihileko irakasle-taldeak hartzen dute parte.
  • Zerbitzu akademikoak:
    • Izena ematea eta matrikula.
    • Beka-eskariak eta ikasteko laguntzak.
    • Ziurtagiriak, espedienteak eta tituluak ematea.
    • Gradu eta Master Bukaerako Lanak kudeatu eta esleitzea.
    • Nazioko eta nazioarteko mugikortasuna kudeatzea.
    • Doktoregoa kudeatzea.
    • Zure unibertsitateko titulu ofiziala jasotzeko honako hau egin beharko duzu:
      1. Zure titulua Fakultatera iritsi den edo ez egiaztatu, tituluak.huhezi@mondragon.edu helbidera email bat idatziz edo 943 71 31 39 telefonora deituz.
      2. Zure titulua jasotzeko prest baldin badago, hitzordua eskatu beharko duzu titulu ofiziala jasotzeko. Hemendik daukazu horretarako aukera.
  • Campus Birtuala: Moodle plataformak jarduera malgu batzuk eskaintzen ditu, irakasleen eta ikasleen interakzioaren bitartez irakaskuntza-ikaskuntzaren prozesuko hainbat alderdi lantzeko.
  • Erreprografia zerbitzua.
  • Ekipo informatikoa kudeatzeko eta mantentzeko zerbitzua.

Unibertsitatea baino gehiago gara