University life

Bizitza Unibertsitarioan garatzen diren ekintzak Mondragon Goi Eskola Politeknikoko kolektibo osoari zuzenduta daude eta ez dira kurrikularrak, zure garapen eta interes pertsonalei erantzuna ematen dieten ekintzak dira. Zure intereseko gaien inguruko tailer, aktibitate edo saioak topatuko dituzu hemen, eta zuk zeuk ere gai berriak proposatu ahalko dituzu martxan jarri daitezen.

Zure ikasgelakoak diren edo ezagutzen ez dituzun unibertsitateko beste ikaskide batzuekin egingo duzu topo ekintza hauetan, eta beraz, harreman pertsonalak garatzeko aukera ere edukiko duzu. Gaur egun, ekintzak lau gai nagusiren inguruan egiten dira: kultura, solidaritatea, ekintzailetasuna eta kirola eta osasuna.

 

Lan Arloak

 

 

NiZuGu MUgituz hamabostaldiak

Ikasturtero, ikasleen hezkuntza garapena bideratu asmoz, 3 orientazio hamabostaldi antolatzen dira NiZuGu MUgituz izenarekin. Bertan nazioartekotze programak, balioen inguruko saioak edo eta graduondoko aukerak lantzeko ekintzak egiten dira. Hemen duzu informazio osoa. Iniziatiba honen inguruko ekarpen edo ideiak badituzu, Bizitza Unibertsitarioarekin harremanetan jartzera animatzen zaitugu.

 

Proiektu berri bat proposatu eta martxan jarri nahi duzu?

 

Hemen duzu eskaera prozedura, araudia eta ebaluaketa sistema

 

ZERTAN OINARRITZEN DA BIZITZA UNIBERTSITARIOA

Misioa

Eskolaz Kanpoko Ekintzen (EKE) eremuan pertsonak garatzeko eta gizartean esku hartzeko gai izango den mugimendu unibertsitarioa gauzatzea da.

Bisioa

Proiektu honen norabidea adierazteko zera zehazten da:

  • Mugimendu unibertsitarioen erreferentzia izatea Euskadi mailan.
  • Ikaslegoaren formakuntza integralarentzako osagarria den parte hartze eredu berritzailea unibertsitatean ezartzea.
  • Hiritartasun parte hartzailea.
  • Deba Goiena bailaran erreferentziazko dinamizatzaile soziokulturala izatea.

Baloreak

NiZuGu Mugituz Bizitza Unibertsitarioa unibertsitatearekin errotzen duten baloreak bizitzan zeharreko ikaskuntza, ekintzailetasuna, solidaritatea, ingurunearen iraupen jasangarria eta kooperatibismoa dira. Ekintza desberdinak antolatu eta lan egiteko modua ikasleekin zeharkako konpetentziak lantzean datza.

 

 

KONTAKTUA