Sarrera eta onarpena
IKASKETETARA SARTZEA
a) Master honetara sartu ahal izango dira –prestakuntza osagarririk gabe– aurretiaz ikasketa hauek egin dituzten eta Espainiako unibertsitate titulu hauetakoren bat daukaten ikasleak:
Industria Diseinuko graduatuak eta horien baliokideak.
b) Master honetan prestakuntza osagarria jaso ahal izango dute – honako ikasketa hauek egin dituzten eta Espainiako unibertsitate-titulu hauetakoren bat duten ikasleek.
Ingeniaritza eta arkitekturaren adarrari atxikitako ikasketa ofizialak dituzten unibertsitate-tituludunak.
Ikasle horiek ikasgai hauek egin beharko dituzte, lehenago egin ez badituzte:
- Komunikazio bisuala (4 ECTS)
- Diseinuaren metodologia (4 ECTS)
c) Master honetara sartu ahal izango dira –prestakuntza osagarriarekin– aurretik Graduko ikasketak egin dituzten pertsonak (ingeniaritzako eta arkitekturako adarreko ikasketak ez badira ere), betiere diseinuaren arloan bi urteko esperientzia profesionala egiaztatzen badute. Ikasgai hauek egin beharko dituzte, lehenago egin ez badituzte:
- Komunikazio bisuala (4 ECTS)
- Diseinuaren metodologia (4 ECTS)
d) Atzerriko goi mailako tituluren bat duten ikasleak sartu ahal izango dira, baldin eta titulua Europako Goi Mailako Hezkuntzaren Esparruko goi mailako hezkuntzako erakunderen batek emandakoa bada eta titulua eman duen herrialdean Masterreko ikasketak egitea ahalbidetzen badu. Kasu horretan, masterrean zuzenean sartzea onartuko da, edo aurretiazko prestakuntza osagarriarekin sartzea, atzerriko tituluak aurreko a) eta b) ataletan aipatutakoekin zenbateraino parekagarrian diren kontuan hartuta.
e) Europako Goi Mailako Hezkuntzaren Esparrutik kanpokoak diren hezkuntza sistemetako tituludunak ere sartu ahal izango dira, tituluak homologatu beharrik gabe, baldin eta Unibertsitateak egiaztatzen badu titulu horiek Espainiako unibertsitate titulu ofizialei dagokien pareko prestakuntza maila dutela eta titulua eman duen herrialdean graduatu ondoko ikasketak egitea ahalbidetzen dutela. Kasu horretan, masterrean zuzenean sartzea onartuko da, edo aurretiazko prestakuntza osagarriarekin sartzea, atzerriko tituluak aurreko a) eta b) ataletan aipatutakoekin zenbateraino parekagarrian diren kontuan hartuta. Eskaintzen diren plazen %5 gordeko dira %33ko desgaitasuna edo desgaitasun maila handiagoa duten ikasleentzat, bai eta desgaitasuneko inguruabar pertsonalengatik heziketarako laguntza etengabe behar duten eta aurretik egin dituzten ikasketetan hezkuntzan erabateko inklusioa lortzeko baliabideak eta laguntzak behar izan dituzten ikasleentzat ere.
Azaldutako kasu guztietan, berdin-berdin sartu ahal izango dira, matrikula baldintzatuarekin, GALa (edo horren baliokidea) eta gehienez ere 9 ECTS kreditu gainditu gabe dituzten ikasleak.
IKASKETAK EGITEKO ONARPENA
Ikasleak honako irizpide hauen arabera onartuko dira: espediente akademikoa, CV, aurkezten duten portafolioa eta banakako sarbide-elkarrizketa.