Helburuak eta konpetentziak
Titulazio ofiziala
Produktu eta Zerbitzuen Diseinu Estrategikoaren Unibertsitate Masterra
Iraupena
120 ECTS
2 urte
Campusa
Arrasate-Mondragón
Plazak
40 plaza
Hizkuntzak
Gaztelania, Ingelesa
Modalitatea
Presentziala
PDF KATALOGOA
Helburuak eta Konpetentziak
Masterraren helburua profesionalak prestatzea da, diseinu estrategikoaren bitartez produktu eta zerbitzu berriak sustatzen eta sortzen espezialistak izango direnak, diseinuaren diziplina berrikuntzarako tresna gisa erabiliz, produktu eta zerbitzu berriak garatzeko. Masterrak honetarako prestatuko ditu ikasleak:
- Enpresaren testuinguruari gehien lotzen zaion produktu eta zerbitzurako estrategia definitzea, merkatuaren aukerak eta gizartearen beharrak kontuan hartuta.
- Erabiltzaileen oraingo eta etorkizuneko beharrak identifikatzea, zerbitzu eta produktu berrien espezifikazioak definitzeko helburuarekin.
- Irtenbide sortzaileak eta iraunkorrak proposatzea (gizartea-ingurumena-ekonomia) produktu eta zerbitzu berritzaileen bidez, enpresa estrategiari erantzuteko.
- Dagoeneko badauden edo azaleratzen ari diren teknologiak, prozesuak eta materialak hautatzea, proposatutako produktu eta zerbitzuei balioa emateko, bideragarritasun ekonomikoa kontuan hartuta.
- Produktu eta zerbitzuen soluzioak prototipatzea eta erabiltzaileekin eta balio katean inplikaturiko beste eragile batzuekin probatzea.
- Produktu eta zerbitzu berriak ateratzeko estrategia definitzea, merkatuan duten posizionamenduaren arabera.
Beste alde batetik, Master honetan lortutako ikaste emaitzak MECESeko (Goi-mailako Hezkuntzarako Kualifikazioen Espainiako Markoa) 3. mailara egokitzen dira
Maila internazionalean aitortuko den profil profesional bat garatuko duzu. Ondorengoak izateko oinarriak lortuko dituzu:
UX Diseinatzailea
Erabiltzaileentzat esperientzia esanguratsuak eta garrantzitsuak sortzen dituzten produktuak eta zerbitzuak diseinatzen ditu UX diseinatzaile batek. Produktua eskuratzeko eta erabiltzeko prozesu osoaren diseinua sartzen da bere lanean, produktuaren erabilgarritasunari, funtzionaltasunari eta markari lotutako alderdiak ere tartean egonda.
Zerbitzuen diseinatzailea
Zerbitzuen diseinuan aditua den profesional bat da zerbitzuen diseinatzailea. Ikuspegi holistiko batetik, zerbitzuaren erabiltzaileen esperientziak diseinatzen ditu eta zerbitzu operazioak eta operazio horiei eusten dieten sistemak planifikatzen ditu. Horien barruan daude zerbitzuan inplikatutako pertsona guztiak eta haien arteko interakzioak, ingurunea, materialak eta zerbitzua gertatzen deneko azpiegitura teknologikoa.
Produktuaren diseinatzailea
Seriean fabrikatutako produktu industrialean diseinuan aditua den profesional bat da produktuaren diseinatzailea. Ziurtatzen du produktuak erabiltzailearen premiak eta helburuak betetzen dituela, produktuaren egingarritasun teknologikoa eta bideragarritasuna egiaztatuta, negozio ikuspegitik.
Estrategiaren diseinatzailea
Estrategiaren diseinatzaile batek diseinuaren printzipioak aplikatzen ditu pertsonengan zentratuta, etorkizunean erakundeetako lehiakortasuna eta berrikuntza areagotzea ekarriko duten produktu eta zerbitzuen soluzioak bistaratzeko. Berrikuntzako hasierako prozesuetan parte hartzen du, maila handiko erabakiak hartzen lagunduta eta erakundeen ahaleginak gidatuta.
Marketin estrategikoaren arduraduna
Marketin estrategikoaren arduradun bat erakunde bateko marketin elementuak bat etorrarazteaz arduratzen da, jomuga komuna eduki dezaten. Diseinurako tresnak erabiltzen ditu jakiteko zer elementu bultzatu behar diren eta nola gauzatzen diren bezeroekiko interakzioetan. Bere zeregina da ikuspegi hau erakundean gertatzen diren bezeroekiko interakzio guztietan horretarako dituen kanal guztietan aplikatzea.
Diseinuko ikertzailea unibertsitateetan edo I+G+B zentroetan
Unibertsitate edo I+G+B zentroetan, ezagutza berriak edo diseinuko aplikazio berriak bilatzera bideratutako ikerketa proiektuak egiten dituzte diseinu ikertzaileek. Ikertzaileak ezagutza sortzen du, gero beste diseinatzaile batzuek ezagutza hori erabili dezaten, benetako proiektuetan diseinua eginez.