Programa Duala

Titulazio ofiziala

Produktu eta Zerbitzuen Diseinu Estrategikoaren Unibertsitate Masterra

Iraupena

120 ECTS

2 urte

Campusa

Arrasate-Mondragón

Plazak

40 plaza

Hizkuntzak

Gaztelania, Ingelesa

Modalitatea

Presentziala

PDF KATALOGOA

PROGRAMA DUALA

Mondragon Unibertsitatea enpresa barrutik bizi duen unibertsitate praktiko bat da eta formakuntza esperientzia desberdinak eskaintzen dizkiegu ikasleei enpresa ingurune errealetan gauzatzen direnak (formakuntza duala, lan eta ikasketen partekatzea edota gradu/master amaierako proiektua enpresan egitea).

Enpresa kolaboratzaile sare sendoa dugu eta enpresa hauek dual formakuntza esperientziak talentu gaztea erakartzeko eta fidelizatzeko estrategia gisa dute. Enpresa horietako askok ikerketa eta transferentzia aktibitateak garatzen dituzte Mondragon Unibertsitatearekin, eta honek ere ahalbidetzen du ikasleen gradu/master amaierako proiektuak beste ikerketa proiektu handiago batzuen barnean kokatzea. 

Enpresa inguruneetan egiten diren formakuntza esperientzia guzti hauek 10 hilabete eta 3 urte bitarteko iraunaldia izan dezakete, eta guztiak eskaintzen dute diru laguntza bat. 

Testigantzak

Ibai Lazkano Iturbe

MBL: "Marketin estrategikoaren eredua definitzea" // ULMA Construction (Oñati, Gipuzkoa)

"El"ULMA Construction enpresan garatutako Master Bukaerako Lanak, enkofratu, sistema igokari, eskora eta aldamioetan era guztietako soluzioak eskaintzen dituen enpresan alegia, Masterrak iraun duen bitartean bereganatu ditudan jakintzak praktikan jartzeko aukera eman dit. Helburua, zeina kooperatibaren plan estrategikoaren barnean kokatzen den, lehiakortasuna hobetzeko informazio sakondua ahalik eta azkarren biltzea asmo duen prozesu bat definitzea izan da. Bukatzeko, gustoko dudan arlo batetan sakontzeko balio izan didan proiektu bat izan dela azpimarratu nahiko nuke, diziplina desberdinetako profesionalekin harremanetan egoteko aukera eman didana."

 

Maria Azpeitia Aguirre

 ERASMUS PRAKTIKAK: "Work placement - Service design"   // Livework Studion (London, UK)

""Livework zerbitzu diseinuan aitzindaria da. Sektore ezberdineko enpresekin lan egiten du hauen erabiltzaileen esperientzia hobetzeko, eta hortaz, beren negozioa. Livework-en, bezero eta erabiltzaile ezberdinekin lan egiteko aukera izan dut, adibidez, telefonia enpresa, banku eta ospitaleekin batera aritu gara, eskaintzen dituzten zerbitzuak hobetuko dituzten estrategiak definitzeko. Horretarako, masterrean ikasitako erremintak eta teknikak erabili ditugu. Praktika hauetan, zentzuzko eta balio gehituko proposamenak diseinatzeko, komunikazioaren garrantziaz konturatu naiz, bai proiektuetako lan taldean zein bezeroekin elkarlanean."

 

Unibertsitatea baino gehiago gara