Instalazioak eta baliabideak
Instalazioak eta baliabideak
Goi Eskola Politeknikoko Produktu eta Zerbitzuen Diseinu Estrategikoko Unibertsitate Masterra Arrasaten (Goi Eskola Politeknikoa, Loramendi kalea 4, ARRASATE).
Masterra emateko erabiltzen den gela metodologia aktiboetan oinarrituta dugun ikasketa eredurako prestatuta dago. Leku irekiak, arbel mugikorrak eta altzari malguak ditu.

Arrasateko Campusa
Produktu eta Zerbitzuen Diseinu Estrategikoko Unibertsitate Masterra Arrasaten ikasi ahal izango duzu. Bertan, elkarren artean oso hurbil dauden 3 eraikinetan banatuta daude gure instalazioak. Iturripe egoitzan, zure prestakuntzarako beharrezkoak diren instalazioez gain (ikasgelak, liburutegia, laborategiak, tailerrak…), kirol-instalazioak, kafetegia eta erabilera anitzeko hainbat gela dituzu eskura. Bestalde, handik oso hurbil, Uribarri eta Garaia egoitzak daude. Garaia Berrikuntza Gunean daude kokatuta, eta laborategirik puntakoenak dituzte praktika batzuk bertan egiteko.
Laborategi eta Espazio Esperimentalak
Prototipatze azkarreko laborategia
Laborategiak 3D inprimaketarako azken teknologia dauka. Ekipamentu hori masterreko ikasleek design sprints-etan, tailerretan eta seihilekoetan zehar enpresekin batera garaturiko proiektuen kontzeptuak prototipatzeko erabiltzen da. Gainera, alderantzizko ingeniaritza aplikatzeko 3D eskaner bat dute ikasleek.

Irudi atzipen eta tratamendurako laborategia
Laborategi honetan ikasleek proiektuan zehar egindako maketen argazkiak egin ditzakete, edo bideo muntaketak egin, produktu edo zerbitzuen diseinua dagozkion eszenatokietan integratu ahal izateko. Hau da erabil daitekeen ekipamendua: argazki kamerak, bide kamerak, Bamboo eta Cintiq tableta grafikoak.


Maketa, pintaketa eta akaberako laborategia
Tailer honek maketa estetikoak eta funtzionalak egiteko behar diren materialak eta ekipamenduak dauzka. Tailerrean makineria berezia dago poliuretano hedatua, zura eta horrelako materialak ebaki, zulatu eta moldeatzeko. Halaber, termokonformaziorako makina bat eta hainbat materialen ebaketarako eta akabera estetikoa lantzeko ekipamendua daude. Gainera, ikasleek pintatzeko kabina bat dute, beren maketak edo prototipoak eskuz zein pistolaz margotu ahal izateko.


Pertzepzio eta interakzioko laborategia (U-Lab)
Laborategi honen helburua da produktuak erabiltzailearen pertzeptzioaren edo erabiltzailearekiko interakzioaren ikuspegitik aztertzea. Laborategiak Eye Traking, FaceReader edo Dry Egg ekipamenduak ditu, besteak beste, pertsonek hainbat estimuluren aurrean dituzten erreakzioak aztertzen laguntzeko, begien mugimenduan, aurpegierak edo garun estimuluak oinarri hartuta. Pertsonek ekintza, produktu edo irudi baten aurrean duten pertzepzioa testatzeko balio du ekipamenduak. Gainera, materialen eta ehunduren biblioteka bat dauka, horiek aztertzeko.


Diseinuko Berrikuntza Zentroaren laborategiak (DBZ)
DBZak lan guneak dauzka, non masterreko ikasleak ikertzaile bekadun sartzen diren, ikasketa duala egiten eta ikertzaile lanetan ari den bitartean zentroaren ikerketa proiektuetan parte hartzeko.

Sorkuntzarako espazioak
Espazio guztiz argi honetan ko-sorkuntza eta sormen saioak antolatzen dira, aukerak eta soluzio posibleak bilatzeko.
Gela horietan ikus-entzunezko bitartekoak daude arazoa bere testuinguruan kokatzen laguntzeko eta giro sortzailea sortzeko. Halaber, sormen prozesu horiek irudikatzeko beharrezko bulegoko materiala ere badago.


Erakusketa eta hedapenerako espazioa
Ikasleek egindako lanak, konfidentzialak ez badira, modu fisikoan erakusten dira masterraren eraikineko erakusguneetan.

Bizi Unibertsitatea
Mondragon Unibertsitatean, oro har, eta Goi Eskola Politeknikoko campusetan, instalaziorik modernoenekin bizi dugu kirola, kultura eta entretenimendua. Unibertsitatea, gainera, oso inplikatuta dago ingurunearekin, eta ikasleek gizarte osoari zuzendutako gero eta jarduera gehiago antolatzen dituzte: azokak, aldizkaria, lehiaketak, Literatura Astea eta abar.
Gainera, PBL Day eguna antolatzen dugu urtero. Egun horretan, ikasturtean garatutako proiektu guztiak jartzen dira ikusgai, eta onenak 1.000 euroko saria lortzen du. Halaber, jornadas NIZuGu MUgituz jardunaldietan parte hartu ahal izango duzu. Jardunaldi horien bidez, garapen jasangarrian, berdintasunean eta balioetan prestatu nahi zaituztegu.
Jarduera horiek guztiak, halaber, hezkuntza-proiektuaren parte dira, eta gure ikasleen bizi-kalitatea hobetzea dute helburu. Mondragon Unibertsitatean, bizitzen ere ikasten da.
Zerbitzuak
- Idazkaritza birtuala: izapide guztiak online egin ahal izan ditzazun.
- Biblioteka: Liburuak, aldizkariak, bideoak, ikasketa-gelak.
- Kirol-zerbitzua: Gimnasioa, irteerak, ikastaroak eta lehiaketak.
- Jantokia: Gosariak, pintxoak, ogitartekoak, eguneko menua.
- Campus birtuala: Ikasturtean laguntzeko e-learningeko plataforma.
- Desgaitasuna duten ikasleentzako zerbitzuak: Laguntzako langileak, ikasketen egokitzapena.
- Irakaskuntzarako laguntza: orientazioa, fotokopiak, ordenagailuak…
Unibertsitateko zerbitzu guztiak
Hezkuntza Behar Bereziak
Ezintasunen bat duten ikasleek, ezintasun horregatik hezkuntza behar bereziak badituzte, aholkularitzako kabinete baten laguntza izango dute, egin daitezkeen egokitzapen kurrikularrak edo ibilbide edo ikasketa alternatiboak ebaluatzeko. Kabinete hori honela osatuta dago:
- Erakundeko enpresa medikua.
- Lan arriskuen prebentzioko teknikaria.
- Lan arriskuen prebentzio eta ingurumeneko zuzendaria.
- Titulu koordinatzailea.
- Zerbitzu akademikoetako AZPko teknikari bat.
ARRETA PSIKOLOGIKORAKO ZERBITZUA
Laguntza psikologikoa ematen duen zerbitzu bat da, prebentziozkoa eta gure ikasleen ongizate bio-psiko-soziala bermatzeko helburua du.
MGEPeko ikasle guztiei zuzenduta dago eta psikologia eta psikoterapiako kolegiatuak ematen du arreta.
Banakako arreta psikologikoa (5+5 saio) eta Garapen osasungarrira bideratutako tailerrak eta esperientziak eskaintzen dira.
Zerbitzua doakoa da.




