Lan-ikaste partekatzea

Titulazio Ofiziala

Industria Ingeniaritza Unibertsitate Masterra

Iraupena

120 ECTS

2 urte

Campusa

Arrasate-Mondragon, Orona Ideo

Plazak

105 plaza

Hizkuntzak

Gaztelania, Ingelesa

Modalitatea

Zuzeneko hezkuntza

PDF Katalogoa

Atzera

Lan-ikaste partekatzea

GURE EREDUA

Lan-ikaste partekatzea

Ikasketak eta lana egun erdiz uztartzeko aukera eskaintzen dizugu. Hileko 650 € inguruko laguntza ekonomiko bat izateaz gain, zure espediente akademikoan eta tituluaren gehigarri europarrean agertuko da.

 

Gorka Plata Redondo

Doktoregaia Materialak eraldatzeko prozesu aurreratuen ikerketa taldean, Sidenor eta CieAutomotive-rekin elkarlanean

Gradu Bukaerako Lana Alemanian Erasmus moduan egin ondoren, Industria Ingeniaritzako masterra ikastea erabaki nuen bi arrazoiengatik: lan mundurako ateak zabalduko zizkidalako eta lan-ikaste partekatzea programak ekonomikoki laguntzeaz gain, formatzeko aukera ematen zidalako. Hortik, Gradu Bukaerako Lanaren ildoari jarraituz, Goi Eskola Politeknikoan Master Bukaerako Lana egin nuen Materialak Eraldatzeko Prozesu Aurreratuak Ikerketa Taldean, eta ondoren Doktoretza egitea proposatu zidaten. Gaur egun, konformatu erdi-solidoen fabrikazio prozesuari buruzko doktoretza egiten ari naiz Sidenor eta CIE automotive enpresen laguntzarekin.

 

Xabier Alzelay

Aerodynamics Engineer BMW-Sauber-en
Engine Performance Engineer, AVL (Germany)

Xabier Alzelay

Ikasgaien izaera praktikoak emaitzei bideratutako ikuspegi bat ematen dizu, non talde lana gailentzen den. Ikuspegi hau oinarri teoriko egonkor baten osagarria da eta diziplina anitzeko prestakuntza indartsu bat ematen dizu, ingeniaritza alorreko edozein erronkari aurre egin ahal izateko.
 
Ikasketak eta lana partekatzeko aukera izan nuen, unibertsitatean bertan bekadun moduan. Oso aukera egokia da, eguneroko arazo eta egoerekin lehengo kontaktu bat izateko aukera delako. Guzti horrek prestakuntza oso egokia ematen dizu lan-bizitzarako.

 


Unibertsitatea baino gehiago gara