Ask and we'll answer

ASK AND WE'LL ANSWER

If you have any questions about Mondragon Unibertsitatea, don´t be shy, ask us.

ASK A QUESTION

 

Questions and answers

?

Question

Lehen hezkuntza egin ondoren Mondragon Unibertsitatean zer aukera daude ondoren pedagogía egiteko?

Maite (Antzuola) Sat Mar 03 07:38:26 GMT 2018

Answer

Mondragon Unibertsitatean ez da pedagogiarik eskaintzen, beraz, gomendatzen dizugu, galdera hau, pedagogia ikasiko duzun unibertsitatean egitea. Beraiek esango dizute konbalidaziorik dagoen edo zeintzuek diren bideak. Ondo izan

?

Question

Otsailaren 6an bidali nuen galdera eta ez didazue oraindik erantzun. erantzungo didazue mesedez. Kaixo , Industria Antolakuntzako Ingenieritzan ( Arrasateko campusean ) 1go aukera eta Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza ( Oñatiko campusean ) 2. aukera izena eman dut, Dagoeneko Industria Antolakuntza Ingenieritzatik deitu didate martxoan froga espezifikoa egiteko eta joan naizela baieztatu dut baina Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako izen ematen orrian "validado" agertzen zait. Nahiz eta momentu honetan ingenieritza izan nire 1go aukera oraindik zalantzak ditut eta jakin nahiko nuke zer esan nahi duen "validado" eta zergaitik ADEKO campusetik ez didazuen deitu froga egiteko . Baita ere , ADE 2. aukera bezala ipintzeagatik ia arazoak eduki ditzazketen iritziz aldatu ezkero plaza lortzeko. Miles esker arretagatik

Maider (Bergara) Mon Feb 26 19:18:39 GMT 2018

Answer

Barkatu erantzunaren atzerapena. Enpresagintza Fakultatetik deituko dizute onarpen probetara aurkezteko. Nahiz eta bigarren aukera bezala jarri, probak egitera gonbidatuko zaituzte. Dena den, data hori noiz izango den lehenbailehen jakin nahi baduzu, dei ezazu 943 718009 telefonora edo idatzi rigarza@mondragon.edu helbidera argibideak jasotzeko. Ondo izan

?

Question

Arratsalde on, Bigarren hezkuntzako irakasle izateko masterraren inguruko informazioa biltzen nabil. Eskola-orduak eta familia uztartu ditzakedan jakiteko gutxi gora behera zenbat ordu presentzial diren esan ahal didazue? eskolak ikasturte osoan zehar izaten dira? Mila esker

Itsaso (Artomaña) Thu Feb 15 13:09:07 GMT 2018

Answer

Eskolak goizez izango dira, urritik maiatzera bitartean. Unibertsitatean zaudeten artean, hiru ordu eta erdiko saioak, eta ikastetxean, berriz, goizeko lanaldia (eskolako ordutegia, beraz). Bestalde, batzuetan ostiraletan ez da saiorik izaten. Informazio gehiago behar baduzu, jar zaitez Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearekin harremanetan 943 714157 telefonora dietuz edo harrera.huhezi@mondragon.edu helbidera idatziz. Ondo izan

?

Question

Buenos días, ¿Hay puertas abiertas para masters?

Erika (Bilbao) Fri Feb 09 15:17:36 GMT 2018

Answer

Hay sesiones informativas en todas las facultades para másteres universitarios. Estas sesiones se celebrarán los días 18 de abril y 14 de junio. Entra en la dirección: https://www.mondragon.edu/es/masteres-universitarios/sesiones-informativas-ferias y te podrás inscribir a la que más te interese. Un saludo,

?

Question

Egunon datorren ikasturtean, hezkuntzan aritzeko beharrezkoa den irakasle masterra egitea pentsatu dut. Noiz egin beharko nuke matrikula? eskerrik asko

SAIOA (Bergara) Tue Feb 06 08:26:41 GMT 2018

Answer

Egunon. Datorren ikasturtean masterra egin ahal izateko, lehenengo eta behin, inskripzioa egin beharra dago. Jada, zabalik dago inskripzio epea eta www.mondragon.edu/inskripzioak helbidean egin dezakezu. Matrikula berriz, uztailean egin beharko duzu. Zehaztasun gehiago behar badituzu, jar zaitez Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearekin harremanetan harrera.huhezi@mondragon.edu helbidera idatziz edo 943 714157 telefonora deituz. Ondo izan