Conferences

Back

Hezkuntza berrikuntza 2018: Hezkuntza eraldatzeko bidaian elkarrekin aurrera

Hezkuntza berrikuntza 2018
 

Event

Hezkuntza berrikuntza 2018: Hezkuntza eraldatzeko bidaian elkarrekin aurrera

Date and Time

April 19

Place

Orona-ideo. Goierri

Hezkuntza berrikuntza 2018: Hezkuntza eraldatzeko bidaian elkarrekin aurrera

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eta Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak elkarlanean antolatuta, apirilaren 19an egingo da Mondragon Unibertsitateko Orona-Ideo campusean “Hezkuntza eraldatzeko bidaian elkarrekin aurrera” jardunaldia. Goiz osoko jardunaldiak bi eremu estrategikotan jarriko du azpimarra: DBH eta Batxilergoko hizkuntza proiektu integraletan eta STEAM pedagogietan.

 

Jardunaldiaren helburua da, hezkuntza arloko eragileen elkarlana bultzatu, berrikuntza sustatzea. Horretarako, Xavier Aragay adituaren hitzaldiaz gain, ekitaldian partekatuko dira Euskal Herriko zenbat ikastetxetan abian jarritako egitasmo berritzaileak.

 

Hezkuntza arloko 160 profesional baino gehiagok eman dute izena Goierriko jardunaldian.

 

Agenda / Program

  • 09:00-09:15 Irekiera. Cristina Uriarte  Eusko Jaurlaritzako Hezkuntzako Sailburua eta Begoña Pedrosa Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko dekanoa (Mondragon Unibertsitatea).
  • 09:15-10:45 Xavier Aragay: "Reimaginar la educación: visión, frenos, aceleradores y tendencias internacionales"
  • 10:45-11:15 Atsedena
  • 11:15-12:30 STEM esperientziak: diziplinarteko bidaia prestatzen:
    • EuroSTEAM: hezkuntza teknologikoa bizi eta hausnartu. Igone Azpiroz (Lizardi BHI) eta Aitziber Sarobe (Mondragon Unibertsitatea).
    • Eraldaketa Batxilergoan. Posible ote?  Elena Errasti (Arizmendi Ikastola) eta Mireia Muruamendiaraz (Arizmendi Ikastola).
    • Zientziaren mundua Elorrio Institutuan. Josu Etxaburu (Elorrio Institutu Publikoa) eta Zorione Fundazuri (Elorrio Institutu Publikoa).
  • 12:30-13:30 Hizkuntza Proiektua eraikitzeko gakoak
    • Antoniano ikastetxearen Hizkuntza Proiektua: xirimiri bat egitasmoa. Imanol Epelde (Zarauzko Antonianoak) eta Karmele Perez (Mondragon Unibertsitatea).
    • Hizkuntza Proiektua  komunikaziorako konpetentzian oinarrituta. Jaione Urrezti (Kurtzebarri BHI).
  • 13:30 Itxiera