Abian da Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Prestakuntzan dauden Ikertzaileen Mintegia

Doctoral Programme

PhD Programme in Innovation and educational intervention

Duration

Full-time: 3 years (possibility of extending in 1 year).

Part-time: 5 years (possibility of extending in 2 years).

Campus

Eskoriatza

Class size

14 places

Languagues

Spanish, Basque, English

Modality

On-site

{name=ID_Formulario_descarga, data=1220190, type=text, options=[]}

PDF Catálogo

Back

Abian da Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Prestakuntzan dauden Ikertzaileen Mintegia

Doktoregoa Hezkuntzan

Abian da Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Prestakuntzan dauden Ikertzaileen Mintegia

Hezkuntza Doktorego programaren barruan, asteazkenero egingo dute, Eskoriatzako campusean, Prestakuntzan dauden Ikertzaileen Mintegia.

2018·10·23

$titulo.getData()


Berrikuntza eta Esku-hartzea Hezkuntzan doktorego programaren barruan, hainbat ekintza berri jarri du abian Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak. Egitasmo berri horien artean dago PIMa, alegia, Prestakuntzan dauden Ikertzaileen Mintegia. Mintegia pasa den urriaren 9an jarri zen indarrean  eta asteazkenero egingo dute, 12:30etatik 13:30etara, Eskoriatzako campusean.

 

Mintegiaren helburua da, besteak beste, doktoregaien arteko elkarrekintza eta elkarrezagutza sustatzea: argitu ikerketa prozesuaren gaineko zalantzak eta beldurrak; partekatzea poztasunak eta ardurak, eta, bereziki, elkarrekin eta elkarrengandik ikastea. Horiez gain, PIMak nahi ditu eskaini ikertzaile profila garatzen joateko espazioa eta ikertzeko aukera berriak.

 

Mintegi horietan, beraien tesi proiektuak aurkezteaz gain, doktoregaiek jorratuko dituzte interesgarriak izan daitezkeen hainbat gai. Gainera, saio horietan hainbat argibide interesgarri jasoko dituzte; esaterako, zer da nazioarteko tesi bat? Nola prestatu kongresuetarako aurkezpena? Zer da ISI argitalpen bat?

 

Asteazkeneko mintegi horiek bereziki daude zuzenduta doktoregaientzat, hala ere, bilkura irekiak dira eta fakultateko ikertzaileentzat ere zabalik daude.