Mondragon Unibertsitatea Materialen portaera eta bere fabrikazio-prozesuen inguruan, euskaraz

Back

Mondragon Unibertsitatea Materialen portaera eta bere fabrikazio-prozesuen inguruan, euskaraz

IKERKETA

Mondragon Unibertsitatea Materialen portaera eta bere fabrikazio-prozesuen inguruan, euskaraz

Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko ikertzaileek parte hartu dute materialen eta fabrikazioaren inguruko glosario terminologiko baten sorreran.

2021·11·25

$titulo.getData()


Euskarak badu gai teknikoen inguruko glosario berri bat. Azken urteetako Materialen Zientzia eta Teknologia kongresuko argitalpenetan oinarrituta landu da glosarioa eta azaroa bukaeran aurkeztuko da. Glosarioa Uzei Mondragon Unibertsitatea, EHU-UPV, Tecnalia, Ceit eta Leartikerrek antolatu dute.

Azaroaren 29an eta 30ean Bilboko EHUren Bizkaia Aretoan izango da V. Materialen Zientzia eta Teknologia Kongresua eta aurtengoa Tecnalia eta Euskampusek antolatu dute. Ekitaldian bertan aurkeztuko da glosarioa eta eskuragai jarriko da online formatuan. 

Kongresuan, bi osoko hitzaldi egongo dira:

  • Azaroaren 29an Rolls Royceko Itxaso Arizaren eskutik Zergatik apurtu da, orduan? (Laborategiko baldintzak beneztakoetara egokitzen)
  • Azaroaren 30ean Petronorreko Elias Unzuetak Euskal Hidrogeno Korridorea: erronka berriak deskarbonizaziora bidean aurkeztuko du.

Kongresuan, ohi denez, Mondragon Unibertsitateko hamar bat ikertzailek hartuko dute parte, altzairuaren konformaketan eta forjan, material konposatuen portaeran, 3D inprimazioen aplikazioetan, metalen moldagarritasunean et abarrean izaten ari diren azken nobedadeak erakutsiko dituzte, euskara hutsean noski.

Kongresuaren egitaraua eta izen-emateko esteka web gunean eskuragarri daude:

Izena eman