'Denok gara (gure arloko) hizkuntza irakasle' jardunaldia egingo dute Aretxabaletan irailaren 3an

Back

'Denok gara (gure arloko) hizkuntza irakasle' jardunaldia egingo dute Aretxabaletan irailaren 3an

Jardunaldia

'Denok gara (gure arloko) hizkuntza irakasle' jardunaldia egingo dute Aretxabaletan irailaren 3an

'Denok gara (gure arloko) hizkuntza irakasle' jardunaldia irailaren 3an egingo da, goizez. ‘Arloko alfabetatzea hezkuntza eleanitzetan’ liburua aurkeztuko da jardunaldian, eta “hezkuntza sistema eleaniztunetan hizkuntza eta arloa modu integratuan” lantzeko hainbat estrategia landuko dira. Horrez gain, ikastetxeetako ordezkarien arteko mahai-inguruan aztertuko dira erronkak.

2025·06·19

$titulo.getData()


Izen-ematea: 'Denok gara gure arloko hizkuntza irakasle' jardunaldia 

 

Irailaren 3an, ‘Denok gara (gure arloko) hizkuntza irakasle' jardunaldia egingo du Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak. ‘Arloko alfabetatzea hezkuntza eleanitzetan’ liburua osatu du fakultateko irakasle eta ikertzaile talde batek, bertan bilduz “hezkuntza sistema eleaniztunetan hizkuntza eta arloa modu integratuan lantzeko zenbait oinarri eta estrategia”. Goizez egingo da ekitaldia, Aretxabaletako campuseko IdeiEnea eraikinean.

 

Antolatzaileek azaldu duten moduan, “testuinguru eleanitzeetan irakastea erronka da beti, baina are konplexuagoa bihurtzen da irakaskuntza-ikaskuntza prozesua askotan ikasleen etxeko hizkuntza ez den eta hizkuntza gutxitua den hizkuntza batean gauzatzen denean”. Erronka horri erantzuteko gakoak aztertuko dituzte Aretxabaletan egingo den ekitaldian. Besteak beste, ondorengo galderak erantzuten saiatuko dira: “Ikasleek arlo bakoitzeko hizkuntza eta diskurtso moduak menperatu behar dituzte, baina nola lagundu dezakegu irakasleok bide horretan? Nola lagundu ikasleek zientziak, gizarte arloa edo matematika ulertu eta adierazteko behar dituzten hizkuntza-tresnak eraikitzen? Zer-nolako praktikek eta ikuspegi metodologikoek eragiten dute arloko alfabetatzean testuinguru eleanitzean?”.

 

Jardunaldi honetan arloko alfabetatzearen inguruan gogoeta egingo dute parte-hartzaileek, ikuspegi eleanitzean kokatuta. Ezagutza akademiko sendoa eta praktika errealak uztartuko dira, esperientziak partekatzeko eta irakaskuntza-ikaskuntza prozesuak sakonago ulertzeko.  Hausnarketarako eta eraldaketarako pizgarri, hurbilketa teoriko bat, ikerketaren emaitzak eta irakasleekin elkarrizketa irekia izango dira topaketaren ardatz.

 

‘Arloko alfabetatzea hezkuntza eleanitzetan’ liburua

ALPHA eta ELKARHITZ proiektuetatik abiatuta osatu da liburu hau. Bi atal nagusitan banatua dago. Lehen atalean arloko alfabetzea zer den argitzen da eta horren osagaiak zeintzuk diren zehazten da. Halaber, arloko alfabetatzearen geruzak ezaugarritzen dira: testu generoak, funtzio kognitibo-diskurtsiboak eta arloko hiztegia. Bigarren atalean, arloko alfabetatzea garatzeko oinarri metodologikoak eskaintzen dira. Hiru mailatako arloko alfabetatzearen integrazioa eta aldamiatzea proposatzen da: curriculumean, irakas-materialetan eta elkarrekintzan. Liburu honetan biltzen dira, alde batetik, nazioartean arloko alfabetatzearen inguruan garaturiko hainbat kontzeptu eta ezagutza, eta beste aldetik, eskaintzen da ALPHA zein ELKARHITZ proiektuen bidez autoreek kontzeptu eta ezagutza horiek euskal testuingutik egindako ekarpenak eta arloko alfabetatzearen garapenerako erabil daitezkeen hainbat tresna.

 

Egitaraua

 

9:30 - 10:00 Ongi-etorria 

10:00 - 11:00 Hitzaldia Jasone Cenoz (EHU) - Euskal hezkuntza sistemaren aukerak eta erronkak

11:00 - 11:30 Atsedena

11:30 - 12:15 Arloko alfabetatzea hezkuntza eleanitzetan liburuaren aurkezpena

12:15 - 13:15 Mahai-ingurua

Jone Zamarbide Gastesi, Samaniego IPI

Maite Gómez Lete, Haurtzaro Ikastola

Patxi Goñi Lerga, Elgoibar Herri Eskola

Igor Martin de Vidales Navarro, Ibarrekolanda BHI

13:15 - 13:30 Itxiera

We are more than a university