Ikasten jarraitu

Titulazio Ofiziala

Ekoteknologia eta Prozesu Industrialetan Ingeniaritzan Graduatua

Iraupena

240 ECTS

4 urte

Campusa

Orona Ideo

Plazak

40 plaza

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania, Ingelesa

Modalitatea

Presentziala

PDF Katalogoa

Ikasten jarraitu

Ekoteknologietako Ingeniaritzako profesional izatera iristen zarenean, bi bide hauetako batetik jo dezakezu: ikasten jarraitu, gaitasun berriak menderatzeko, eta zure ibilbide profesionala taxutzen hasi.

Zergatik ikasi master bat?

Master bat ikasteak aukera emango dizu Ekoteknologietako Ingeniaritzan gehiena gustatzen zaizun alorrean espezializatzeko. Jasoko dituzun ezagutzei esker, profesional hobea izango zara eta lanpostu hobeak izango dituzu eskura.

 

 

Industria Ingeniaritzako Unibertsitate Masterra

Masterrari esker, gai izango zara produktu, prozesu eta instalazio industrialak diseinatu, garatu, kudeatu eta merkaturatzeko. Halaber, gai izango zara hainbat sektoretan garapen zientifiko-teknologikora bideratutako ikerketa-proiektuak zuzentzeko.

Industria Ingeniaritzako Unibertsitate Masterrari buruz gehiago jakiteko

 

Enpresa berrikuntzako eta proiektu zuzendaritzakoUnibertsitte masterra

Master hori egin ondoren, edozein enpresatan berrikuntza sustatzeko behar diren gaitasunak menderatuko dituzu, eta gai izango zara enpresari hobekuntzak dakarzkioten proiektuak antolatu eta kudeatzeko..

 

Enpresa Berrikuntzako eta Proiektu Zuzendaritzako Unibertsitate Masterrari buruz gehiago jakiteko

 

 

PRODUKTU ETA ZERBITZUEN DISEINU ESTRATEGIKOKO UNIBERTSITATE MASTERRA

Gai izango zara pertsonak ardatz dituzten produktu eta zerbitzu berriak diseinatzeko. Diseinuaren ikuspegi orokor batez baliatuko zara eta, besteak beste, erabiltzaile-esperientzia eta zerbitzu-diseinua sakon landuko dituzu.

 

Produktu eta Zerbitzuen Diseinu Estrategikoko Unibertsitate Masterrari buruz gehiago jakiteko

 

Industria Prozesuetako Ekoteknologiako Ingeniaritzarekin lotura duten ikastaroak

Hau ere gerta daiteke: zure espezialitatean ikasten jarraitu nahi izatea, baina, zenbait arrazoi direla medio, masterrik egin gabe. Hala baldin bada, ikastaro-eskaintza zabala jartzen dizugu eskura, zeinaren bidez hobetu egingo baita zure profil profesionala, eta areagotu Industria Prozesuetako Ekoteknologietako profesional gisa lana aurkitzeko aukera.

Proiektuen kudeaketako aditu-ikastaroa

Ikastaro honen bidez, gai izango zara proiektu-ingurune jakin bati dagozkion arazoak ulertzeko, horiek konpontzeko alderdi nagusiak identifikatzeko eta prozesua hobekuntzarantz bideratzeko.

Kontsultatu ikastaroari buruzko informazio guztia

Zerbitzu aurreratuen diseinuko aditu-ikastaroa

Aditu-ikastaro honen xede nagusia hau da: zerbitzu aurreratuak diseinatzeko behar dituzten ezagutzak, trebetasun praktikoak eta gaitasunak menderatzea ikasleek.

Kontsultatu ikastaroari buruzko informazio guztia

 

Industria Antolakuntzako Ingeniaritzari lotutako ikastaro guztiak

 

Ekoteknologia eta Prozesu Industrialetan Ingeniaritza lan-irteerak

Ahalmen handiko sektoreetan lan egin ahal izango duzu, hala nola automozioan, aeronautikan eta ekipamendu-ondasunen fabrikazioan, eta honako lanpostu hauek bete ahal izango dituzu:

  • Fabrikazio-prozesu jasangarriak diseinatu
  • Produktu fidagarriak eta berdeak diseinatu
  • Material jasangarriak hautatu edo diseinatu
  • Baliabideen aprobetxamendua hobetu
  • Produktuen bizi-zikloa luzatu
  • Industriaren ingurumen-inpaktua gutxitu

Graduaren lan-ireteerak

Unibertsitatea baino gehiago gara