Industria Prozesuetako Ekoteknologietako Ingeniaritza (Green Manufacturing)

Titulazio Ofiziala

Ekoteknologia eta Prozesu Industrialetan Ingeniaritzan Graduatua (Green Manufacturing)

Iraupena

240 ECTS

4 urte

Campusa

Galarreta (Orona Ideo)

Plazak

40 plaza

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania, Ingelesa

Modalitatea

Presentziala

“Ingurumenarekin daukadan konpromezua industriara eraman nahi dut”
Formakuntza esperientziak
“Fabrikazio teknologiak edozein enpresaren muinean daude”
 
 

"Zure laguntzari esker egingo diren produktu jasangarriek gutxitu egingo dute industriak ingurumenean duen inpaktua"

Ekoteknologietako Ingeniaritza Graduan, gure etorkizuna zainduko duten produktuak eta prozesuak lortzeko materialei eta fabrikazio-teknologiei buruzko ezagutzak jasoko dituzu.

Ondo asko dakigu zer inpaktu duen industriak ingurumenean, eta murriztu beharra dagoela bai fabrikazio-prozesuek, bai materialek —baita fabrikatutako produktuak berak ere— eragiten duten kutsadura. Horregatik, funtsezko eginkizuna izango duzu etorkizunean, profesional gisa. Izan ere, produktu jasangarriagoak garatuko dituzu, materialei eta prozesuei buruz izango duzun ezagutzari esker.

Graduatu ondoren, punta-puntako enpresa industrial eta teknologikoetako teknika-, berrikuntza- eta ikerketa-sailetan lan egiteko behar diren ezagutzen jabe izango zara. Produktuaren, makinaren, fabrikazio-prozesuaren, instalazioaren edo mantentze-lanaren edozein garapen-fasetan lan egiteko gai izango zara.

 

Ate irekiak

Goi Eskola Politeknikoko ateak ireki eta zehatz-mehatz azalduko dizkizugu titulua eta irteera profesionalak.

Zatoz gu ezagutzera!

Izen-ematea

Inscripcion

Eman izena orain!

 

Eskatu
informazio gehiago!


 

Azpimarratzekoak

Aldatu egin da ingeniaritza tradizionala

Thinking green (Ikuspegi berdea): Eraiki ezazu bestelako gizarte bat, jasangarriagoa

Praktikaren bidez ikasiko duzu; horregatik, gradua egin dutenen % 93 lanean ari dira

Prestakuntza DUALA. Praktikak 2. mailatik aurrera, eta Gradu Bukaerako Lana enpresa batean

Industria Ingeniaritzako Masterrera zuzenean irits zaitezke

Pertsonalizatu zure ingeniaritza

SIMULAZIOA Pertsonalizatu zure ingeniaritza

Informazio gehiago

Gradu honetan zuk erabakitzen duzu materiala eta zuk egiten duzu

PUNTAKO TEKNOLOGIA Gradu honetan zuk erabakitzen duzu materiala eta zuk egiten duzu

Informazio gehiago

Ezagutu ingeniaritza ikasteko beste modu bat

ELKARTRUKEKO IKASLEAK Ezagutu ingeniaritza ikasteko beste modu bat

Informazio gehiago

  Ikusi gehiago
"Ingurumenarekiko konpromezua industriara daramagu"

 

 

Graduko irakasgaiak

  • Materialen zientziak
  • Prozesu multifisikoen simulazioa
  • Prozesuen ingurumen-optimizazioa
  • Bizi-zikloaren azterketa
  • Elektronika eta tresneria
  • Energia sortzeko sistemak
  • Tecnologías de Tratamiento

Kontsultatu irakasgai guztiak

 

Industria Prozesuetako Ekoteknologietako Ingeniaritza lan-irteerak

Ahalmen handiko sektoreetan lan egin ahal izango duzu, hala nola automozioan, aeronautikan eta ekipamendu-ondasunen fabrikazioan, eta honako lanpostu hauek bete ahal izango dituzu:

  • Fabrikazio-prozesu jasangarriak diseinatu
  • Produktu fidagarriak eta berdeak diseinatu
  • Material jasangarriak hautatu edo diseinatu
  • Baliabideen aprobetxamendua hobetu
  • Produktuen bizi-zikloa luzatu
  • Industriaren ingurumen-inpaktua gutxitu

Graduaren lanbide-irteerak

Unibertsitatea baino gehiago gara