Lan Irteerak

Titulazio Ofiziala

Ekoteknologia eta Prozesu Industrialetan Ingeniaritzan Graduatua (Green Manufacturing)

Iraupena

240 ECTS

4 urte

Campusa

Galarreta (Orona Ideo)

Plazak

40 plaza

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania, Ingelesa

Modalitatea

Presentziala

{name=ID_Formulario_descarga, data=1045900, type=text, options=[]}

PDF Katalogoa

Lan irteerak

"Zure beharra dute automobilgintza, makina-erreminta eta 3D inprimaketaren sektoreetako puntako enpresek, eraginkorrago eta lehiakorrago bihurtzeko"

Graduatu ondoren, fabrikazio aurreratuan eta materialetan aditua izango zara, eta haien jasangarritasun teknikoa, ekonomikoa eta ingurumenekoa sustatzeko gaitasuna izango duzu.

Industria Prozesuetako Ekoteknologietako Ingeniaritzak hainbat sektoretan eskaintzen dizkizu irtenbide profesionalak. Bestalde, produktuaren, makinaren, fabrikazio-prozesuaren edo instalazioaren edozein garapen-fasetan lan egiteko gai izango zara.

Hona zure lanpostuan egingo dituzun jardueretako batzuk:

Lanbide-profilak

Produktu-diseinua

Bizi-zikloaren arabera, lehengaiaren ekoizpenetik hasi eta produktua merkatutik erretiratu arte.

Materialen arloa

Produktu bakoitzerako materialik egokiena diseinatzea eta hautatzea, kontuan hartuz fabrikazio-prozesuaren eta azken propietateen arteko erlazioa.

Fabrikazioko ingeniaria

Fabrikazio-prozesuak diseinatu, aplikatu eta optimizatzea, irizpide tekniko, ekonomiko eta ingurumenekoen arabera.

 

Ingurumen-ingeniaritza

Baliabideak murrizteko, berrerabiltzeko eta birziklatzeko sistemak ezartzea, bai eta hondakin solidoak, ura eta airea tratatzekoak ere.

Proiektu-kudeaketa

Ingeniaritza-proiektuak zuzentzea eta lantaldeak kudeatzea.

Kalitate-departamentua

Kontrol-prozesuak aztertu eta zuzentzea, produktuaren kalitatea hobetzeko.

 

Merkataritza-departamentua

Fabrikazioarekin lotura duten proiektuak eta zerbitzuak merkaturatu eta zabaltzea.Fabrikazioarekin lotura duten proiektuak eta zerbitzuak merkaturatu eta zabaltzea.

 

Sektoreak

Industria Prozesuetako Ekoteknologietako Ingeniaritzako profesional izatera iristen zarenean, produktu eta makinen garapenaren edozein fasetan egon dezakezu lan, bai eta fabrikazio-prozesuetan eta instalazio-lanetan ere. Hainbat lan-aukera eskaintzen dizkizu graduak.

Automobilgintza

Automobilgintzako osagaien material-garapenean eta fabrikazio-prozesuetan egin dezakezu lan, eta sektorearen jasangarritasuna hobetu.

Metal-sektorea

Produktu metaliko berrien eta haien prozesuen garapenean eta optimizazioan esku hartuko duzu (galdaketa, forjaketa, estanpazioa…).

Teknologia berriak

Merkatura iritsi berriak diren zenbait teknologia garatzen lagunduko duzu; esate baterako, 3d inprimaketa.

 

Aeronautika

Hegazkinen energia-eraginkortasuna hobetzen duten material arinagoak garatzeko prozesuan parte har dezakezu, eta industria aeronautiko garbiago bat eraikitzen lagundu.

Ingeniaritzak

Honetarako gai izango zara: proiektu handietan energia-eraginkortasuna eta jasangarritasuna sustatzen duten hobekuntzak aztertzeko eta proposatzeko.

 

Gure gizartearen egungo eta etorkizuneko beharrekin bat datoz gradu horretan jasoko duzun trebakuntza eta horri esker izango dituzun jarduera profesionalak. Esate baterako, Zientzia eta Teknologia Plan berria (Euskadi 2020 ZTBP ) bat dator hamarkada honetarako Europar Batasunak proposatzen duen estrategiarekin. Orain artekoa ez bezalako hazkundea sustatzea (adimentsuagoa, jasangarria eta integratzailea), hori du helburu estrategiak. Haren hiru lan-ildoetako batek, berriz, honelako ekonomia aldarrikatzen du: baliabideen erabilera eraginkorragoa egiten duena, berdeagoa eta lehiakorra.

Erreferentzia da Euskadi ekonomiaren ikuspegi zirkularrari dagokionez, batez ere industriaren arloan. 2000tik 2016ra bitartean, % 26 hazi zen euskal ekonomia; materialen kontsumoa, berriz, % 25 jaitsi zen, eta % 56 hondakindegira eramaten diren hiri-hondakinen bolumena. Garbi erakusten dute datu horiek gauzak beste era batera egitea badagoela.

Unibertsitatea baino gehiago gara