Ikasten jarraitu
Ikasten jarraitu
Ingeniaritza Mekatronikoko profesional gisa graduatzen zarenean, bi aukera izango dituzu: ikasten jarraitzea, lan egin nahi duzun alorrean espezializatzeko, ala lanean hastea.
Zergatik ikasi master bat?
Ikasten jarraitzea erabakitzen baduzu, master bat egitea lagungarri izango zaizu nahi duzun lana aurkitzeko, Ingeniaritza Mekatronikoko eremu jakin batez jasoko dituzun ezagutzei eta espezializazioari esker. Zure lanbide-profil bera dutenen aurretik kokatuko zara, eta hobeto baloratuta dauden eta ordainsari handiagoa duten lanpostuak lortzeko aukera izango duzu.
Industria Ingeniaritzako Unibertsitate Masterra
Industria-ingeniaritzako profesionala izango zara. Produktu, prozesu eta instalazio industrialak diseinatu, garatu, kudeatu eta merkaturatuko dituzu. Halaber, hainbat sektoretan garapen zientifiko-teknologikora bideratutako ikerketa-proiektuak zuzentzeko beharrezkoak diren ezagutzak izango dituzu.
Industria Ingeniaritzako Unibertsitate Masterrari buruz gehiago jakiteko
Robotikako eta Kontrol Sistemetako unibertsitate masterra
Prozesu industrialak eta sistema autonomoak automatizatu eta kontrolatzeko, haien mantentze-lanak egiteko eta adimenez hornitzeko gai izango zara.
Robotika eta Kontrol Sistemeko Unibertsitate Masterrari buruz gehiago jakiteko
Enpresa berrikuntzako eta proiektu zuzendaritzako Unibertsitate masterra
Enpresetan berrikuntza sustatzeko beharrezkoak diren ezagutzak eskuratuko dituzu. Aldaketa berritzaileak dakartzaten eta mekanikari lotutako produktu edo zerbitzu baten lehiakortasuna eta errentagarritasuna hobetzeko aukera berriak identifikatzen laguntzen duten proiektuak antolatzea eta kudeatzea gustuko baduzu, hauxe da zure masterra.
Enpresa Berrikuntzako eta Proiektu Zuzendaritzako Unibertsitate Masterrari buruz gehiago jakiteko
ENERGIA SISTEMA ADIMENDUETAN UNIBERTSITATE-MASTERRA
Energia sistemen azterketan eta optimizazioan trebatuko zara. Digitalizazioak ekarri dituen tresna berriak erabiltzen ikasiko duzu, energia komunitateetan, ibilgailu elektrikoetan eta energia berriztagarrietan aplikatuz, besteak beste.
Energia Sistema Adimendunan Unibertsitate Masterrari buruz gehiago jakiteko
Energiako eta potentzia-elektronikakounibertsitate-masterra
Potentzia-elektronikaren aplikazioei, potentzia-bihurgailu elektronikoei eta makina elektrikoei buruzko azterketan eta berariazko analisian kualifikazio-maila handia duen profesional gisa prestatuko zara.
Energiako eta Potentzia Elektronikako Unibertsitate Masterrari buruz gehiago jakiteko
DATUEN ANALISIA, ZIBERSEGUTASUNA ETA HODEI-KONPUTAZIOA UNIBERTSITE MASTERRA
Masterrak gaur egungo profil profesionala, osoa eta mundu osoan eskatutakoa, eskuratzeko aukera ematen du. Bertan ezagutzaren abangoardian dauden hiru arlo teknologiko integratzen dira. Azken helburua da ikasleak gai izatea datuaren balioa lortzeko, zibersegurtasuna bere osotasunean lantzeko, softwarea eta azpiegiturak garatzeko, hedatzeko eta optimizatzeko, eta azpiegitura seguruak hedatzeko eta kudeatzeko.
TEKNOLOGIA BIOMEDIKOEN Unibertsitate masterra
Biomedikuntzak sektoreko premiei erantzungo dieten eta aurrerapenak bultzatuko dituzten kualifikazio-maila handiko langileak behar ditu. Ingeniaritza-oinarri sendoa duten eta diagnostiko eta tratamenduko gailu medikoak diseinatu, garatu, ebaluatu eta mantentzeko eta osasun-sektorean aurrerapen teknologikoak bultzatzeko gai diren profesionalak.
Adimen Artifizial Aplikatua UNIBERTSITE MASTERRA
Adimen artifiziala gizartearen esparru guztiak eraldatzen ari den teknologia disruptiboa da. Ikasketa Automatikoaren paradigma eta algoritmo berriak hainbat esparrutan aplikatuz, eredu eraginkor, zehatzago, malguago eta adimendunagoak lortzeko eta informazioa ezagutza bihurtzeko gai izango zara. Pertsonen bizi-kalitatea eta enpresen produktibitatea hobetzeko proiektuak garatu eta lideratzeko gai izango zara.
Adimen Artifizial Aplikatuko Unibertsitate Masterrari buruz gehiago jakiteko
Ingeniaritza Mekatronikoarekin lotura duten ikastaroak
Ikasle batzuek nahiago dute ikasten jarraitu, Ingeniaritza Mekatronikoko espezialitateak sakonago jorratzearren, baina ez dute masterrik egin nahi, zenbait arrazoi direla medio. Hori dela eta, aditu-ikastaro labur ugari ditugu, zure espezialitatea sakonago landu eta zure lan-aukerak hobetu ditzazun.
Hidraulika Industrialeko Ikastaro Aurreratua
Zirkuitu hidraulikoak eta haien xehetasun teknikoak menderatuko dituzu ikastaroaren bidez, eta sistemak diseinatu eta fabrikatzeko gai izango zara, eraginkortasuna eta fidagarritasuna aintzat hartuta.
Material Plastikoei buruzko Ikastaroak
Material plastikoei buruzko hainbat ikastaro espezializatu izango dituzu aukeran, material horietako bakoitza lantzeko behar diren ezagutza teknikoak jasotzeko.
Fabrikazio Gehigarriari buruzko Jardunaldia
Besteak beste HP, LORAMENDI eta SPIUK enpresek martxan jarritako aplikazio industrialak aurkeztuko dira jardunaldian. Enpresen egungo erronkak ezagutzea lagungarri izango zaie etorkizuneko ingeniariei beren ibilbide profesionalean.
Fabrikazio Gehigarriari buruzko Jardunaldiaz gehiago jakiteko
Mekatronikoko INGENIARITZAREN LAN-IRTEERAK
Industria sektore ezberdinetan lan egin ahal izango duzu: makina-erreminta, automobilgintza, aeronautika, energia, elikagaien industria, medikuntza eta farmazia industria. Besteak beste lanpostu hauetan aritu ahal izango duzu lanean:
- Makineria automatikoen muntaia, mantentze-lan eta puntuan jartze lan-taldeen kudeatzailea edo arduradun teknikoa
- Garapen mekatronikoko teknikaria
- Makina eta makineria automatikoen automatizazio / programazio teknikaria